Azala
Liburua Eskuragarri

Txoriak dira bederatzi / Tere Irastortza ; ilustrazioak, Iñaki Bastarrika Izagirre

Txoriak bederatzi dira, baina bat ez da ageri, oraindik. Sigi-saga datoz esaldiak, bitartean. Liburu hau, ornogabea da eta bareak bezala nahiago du zoru umela, eta urak bezala, edozein zirrikitu iragaten ez duenean, erle-liztorren berbaroa eraginez, nahiago du durunda egitea.• Falta den hitza aurkitzen dutenak dira, liburuan, mundua entzuten dakiten adiskide minak.• Nork berak ezin du bere burua ferekatu, amultsuki ukituta ere; eta bere burua ezagutu arren ere, ezin du lagundu. Laguna behar du, izango bada.• Alde onaren ifrentzua ez da alde txarra, alde erantzia baizik.• 8 eta ∞, edo infinituaren sinboloa. Zortziaren ikur inbertitua da infinitua.• Sortzea askatzea balitz, lotura gabe sortu ahal izango litzateke, pentsamendu gabe. Sortzea, baina, aitzinagora jotzea ere bada. Sortzea, ordea, bada, azala berritzea: ustez geure bizipena zenari pentsamenduaren mozorroa eranztea: dena erretzean geure gorputza gexal batek baino babesten ez duela jakitea: eta igartzea, aitzinagoko senak ikasitakoaren zurrunbiloan atzera jo eta gizakiago (eta fisikoago) izatera eraman gaitzakeela.

Zerrenda:
Egile nagusia: Irastortza, Tere
Egilea(k): Bastarrika, Iñaki
Argitaratua: Arre : Pamiela, 2017
Edizioa: 1. argit.
Bilduma: Saio eta testigantza (Pamiela) ; 199
Gaia:
Generoa / Forma: Saiakerak
Loturak: Argitaletxearen webgunea
Adina / Maila: Helduentzat