Azala
Liburua Eskuragarri

Herioarekin borrokan : hiesdun baten lekukoa / Joan Jose Uranga Unanue

Hiesa duenak, zoritxarrez, ez du nahikoa heriotzaren aurka borrokatzearekin bakarrik. Ahal duen eran, giza duintasunari ere eutsi egin behar izaten dio derrigor, gizarteak orohar hiesdunarekiko duen mesprezio jarrerari aurpegi eman nahi badio. Eta aurrera egiteko ahalegin horren berri ematen digu Juan Jose Uranga Unanuek «Herioarekin borrokan. Hiesdun baten lekukoa» idazlanean. Apaiza dugu egilea, eta bere autobiografiaren zenbait zertzelada ere ematen du liburuaren hasieran. Eliz bokazioa, konpromiso sozio-politikoa edota autogarapena bezalako idealetan nola sinetsi zuen, harik eta 90eko hamarkadan ideal guztien porrota bizitzea egokitu zitzaion arte. Orduantxe joan zen Madrilera, eta hiesaren atzaparretan zegoen gazte taldea ezagutu. Eta haien borroka duin bezain etsia da liburuan agertzen duena.

Zerrenda:
Egile nagusia: Uranga Unanue, Juan Jose
Argitaratua: Donostia : Utriusque Vasconiae, 2001
Edizioa: 1. argit.
Bilduma: Euskarriak (Utriusque Vasconiae) ; 1
Generoa / Forma: Helduentzako Literatura
Material-mota Kokapen-kodea Egoera Barra-kodea
Narratiba (Helduentzat) N URA her Eskuragarri  Maileguan eskatu EK23040024
Monografia I MON 62 01 Eskuragarri  Maileguan eskatu 1008182