Azala
Liburua Eskuragarri

Hizkuntzak eta alderdi politikoak : [Interneteko baliabidea] diskurtso linguistikoak Euskal Autonomia Erkidegoan / Jone Goirigolzarri Garaizar

Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) eztabaida eta jardun politikoan euskara eta gaztelaniaren arteko bizikidetza linguistikoaren auzia bizi-bizirik dago, alderdi politikoen artean jarrera eta ikuspegi politiko-ideologiko ezbardinak agerian utziz. Eztabaida-gune zentralak bi dira: batetik, hizkuntzok gizarte mailan izan beharreko tokia eta, bestetik, berau egikaritzeko modua. Azken aldian gainera, historikoki lurraldeotan berba egin diren mintzairoz aparte eta herrialdeen arteko hartu-emanak ugaritu ahala, atzerriko hizkuntzek eurak ere goranzko presentzia bereganatu dute politikoen saio eta mintzoan; bereziki ingelesarenak, bere lingua franca estatusak bultzatuta, baina baita etorkin komunitateek ekarritako aniztasun linguistikoak ere.Plangintza linguistikoa zehaztu edota bertan eragiteko ahalmena duten eragile politikoen leku-hartze linguistikoak ezagutzeak berebiziko interesa dauka egungo eta etorkizuneko elkarbizitza linguistikoaren nondik norakoak ezagutu eta, ahal den neurrian, aurreikusteko. Ikerketa lan honetan leku-hartze horien gainean galdetu gura da; itaun zentralak honakoak izanik: zelako hizkuntza politikak hobesten dituzte EAEko alderdi politikoek? Zeintzuk ikuspuntu ideologiko agertzen dituzte hizkuntzen aurrean? Zelako lotura dago hobesten dituzten hizkuntza politika eta agertzen dituzten hizkuntza ideologien artean?

Zerrenda:
Egile nagusia: Goirigolzarri Garaizar, Jone
Egile korporatiboa(k): Euskadi. Argitalpen Zerbitzu Nagusia ; Euskadi . Lehendakaritza Saila
Argitaratua: Vitoria-Gasteiz : Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia, 2017
Edizioa: 1. argit
Gaia:
Generoa / Forma: Baliabide digitalak
Monografiak
Loturak: Liburuaren bertsio digitala
Sinopsia:Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) eztabaida eta jardun politikoan euskara eta gaztelaniaren arteko bizikidetza linguistikoaren auzia bizi-bizirik dago, alderdi politikoen artean jarrera eta ikuspegi politiko-ideologiko ezbardinak agerian utziz. Eztabaida-gune zentralak bi dira: batetik, hizkuntzok gizarte mailan izan beharreko tokia eta, bestetik, berau egikaritzeko modua. Azken aldian gainera, historikoki lurraldeotan berba egin diren mintzairoz aparte eta herrialdeen arteko hartu-emanak ugaritu ahala, atzerriko hizkuntzek eurak ere goranzko presentzia bereganatu dute politikoen saio eta mintzoan; bereziki ingelesarenak, bere lingua franca estatusak bultzatuta, baina baita etorkin komunitateek ekarritako aniztasun linguistikoak ere.Plangintza linguistikoa zehaztu edota bertan eragiteko ahalmena duten eragile politikoen leku-hartze linguistikoak ezagutzeak berebiziko interesa dauka egungo eta etorkizuneko elkarbizitza linguistikoaren nondik norakoak ezagutu eta, ahal den neurrian, aurreikusteko. Ikerketa lan honetan leku-hartze horien gainean galdetu gura da; itaun zentralak honakoak izanik: zelako hizkuntza politikak hobesten dituzte EAEko alderdi politikoek? Zeintzuk ikuspuntu ideologiko agertzen dituzte hizkuntzen aurrean? Zelako lotura dago hobesten dituzten hizkuntza politika eta agertzen dituzten hizkuntza ideologien artean?
Deskribapen fisikoa:434 or. : graf. ; 24 cm
Sariak:2016ko euskal gizartearen egoera sariaren irabazlea
ISBN:978-84-457-3414-8