Arabarrak euskararen herrian / Koldo Zuazo
Baziren lehendik ere Arabako euskararen gainerko historiak, baina berezia da hau. Arabatik begira eta Arabara begira egin den Euskararen Historia txikia duzu hau, Arabak Euskararen Herrian izan duen eta egun duen lekua erakusten duena. Araban egin ohi zen euskara nolakoa zen ere erakusten da. Araba osoa ez zela hizkuntzaz berdina esaten da. Eremurik gehiena "mendebaldeko euskalkiaren" barruan sartzearen aldekoa da egilea. Arabako sortaldea ikusten du euskalki horretatik kanpo. Alderdi honetakoa tarteko hizkeratzat jotzen du: mendebalekoaren, erdialdekoaren eta Nafarroakoaren tartekoa. Liburuaren hirugarren atalean, azkenik, gaurregungo arabarren jardunean bizirik dirauten hitz euskaldunak jaso dira, Arabako iraganaren oroigarri eta etorkizunaren pizgarri. Erabili den hizkera eta eman diren azalpenak ahalik eta argienak izaten ahalegindu da egilea, Euskararen Herrian sartzea erabakiduten arabar guztiek izan dezaten irakurtzeko aukera.
| Egile nagusia: | |
|---|---|
| Erakunde egilea: | |
| Argitaratua: |
Gasteiz :
Arabera,
1999
|
| Edizioa: | 1. argit. |
| Bilduma: |
Araba bilduma (Arabera)
; 1 |
| Gaia: | |
| Generoa / Forma: |
Monografiak
|
| Sinopsia: | Baziren lehendik ere Arabako euskararen gainerko historiak, baina berezia da hau. Arabatik begira eta Arabara begira egin den Euskararen Historia txikia duzu hau, Arabak Euskararen Herrian izan duen eta egun duen lekua erakusten duena. Araban egin ohi zen euskara nolakoa zen ere erakusten da. Araba osoa ez zela hizkuntzaz berdina esaten da. Eremurik gehiena "mendebaldeko euskalkiaren" barruan sartzearen aldekoa da egilea. Arabako sortaldea ikusten du euskalki horretatik kanpo. Alderdi honetakoa tarteko hizkeratzat jotzen du: mendebalekoaren, erdialdekoaren eta Nafarroakoaren tartekoa. Liburuaren hirugarren atalean, azkenik, gaurregungo arabarren jardunean bizirik dirauten hitz euskaldunak jaso dira, Arabako iraganaren oroigarri eta etorkizunaren pizgarri. Erabili den hizkera eta eman diren azalpenak ahalik eta argienak izaten ahalegindu da egilea, Euskararen Herrian sartzea erabakiduten arabar guztiek izan dezaten irakurtzeko aukera. |
|---|---|
| Deskribapen fisikoa: | 93 or. : z.-b. ir. ; 21 cm |
| ISBN: | 84-930554-2-5 |


