Azala
Liburua Eskuragarri

Sexologiaren irudi erotikoa hezkuntza-zientzietan : sexu-hezkuntza, boterea eta ekintzan kokatutako ezagutza kritikoa / Inaki Karrera Juarros ; [hizkuntza-zuzenketak, Aiora Jaka ... et al.]

Sexu-hezkuntzaren inguruko saio metodologiko irekia proposatzea da lan honen xedea. XIX. eta XX. mendeetan Sexologiaren arloan izandako hainbat autoreren lanak daude bilduta hasierako atalean, historian zehar jakintza horrek izan duen garrantzia eta garapena azpimarratuz. Bigarren atalean, berriz, sexu-hezkuntzarekin zerikusia duten interesguneak eta alderdi psikoebolutiboak aztertu ahal izateko baliagarri izan daitezkeen lanen bilduma osatu dut (Harimaguadako karpetak...). Bestetik, hirugarren atalean, eskola-sistemak sexu-hezkuntzari zer trataera eskaintzen dion galdetu diot neure buruari, gaur egun hezkuntza horrek dituen zailtasunak agerian uzteko asmoz. Gauzak horrela, laugarren atalean, Pedagogiak, hezkuntza-zientzia den heinean, sexu- heziketaren beharraren aldarrikapena planteatu behar duelako ustea azaldu dut; horrenbestez, ohitura, erabilera eta tradizio sexualaren eztabaida bezalako elementuak sartzeko aukera emango duen hezkuntza gisa ulertu eta aurkeztu nahi izan dut. Azkenik, bosgarren altalean, sexu-hezkuntzaren praktika aurrera eramateko, ezagutza kritikoaren eta ikerkuntza-ekintzaren alde jarduteaz gain, beren inguruko ezaugarri garrantzitsuenak bildu ditut. Sexu-hezkuntza lantzeko, bide sinpleenetatik hastea proposatu dut. Egunez egun egiten den lana hobetzea da nire asmoa; horretarako, biderik eraginkorrena zein ote den irudikatzen eta azaltzen ahalegindu naiz.

Zerrenda:
Egile nagusia: Karrera Juarros, Iñaki
Erakunde egilea: Udako Euskal Unibertsitatea
Egilea(k): Jaka, Aiora ; Paya, Xabier ; Tolosa Ustoa, Nagore ; Bilbao Telletxea, Gidor
Argitaratua: Bilbo : Udako Euskal Unibertsitatea, L.G. 2003
Gaia:
Generoa / Forma: Baliabide digitalak
Monografiak
Loturak: Argitaratzailearen webgunea eta aurkibidea
Deskargatu liburua (PDF)