Azala
Liburua Eskuragarri

Testuaren harian : euskal esaldiaren estilistika (*) / [testugilea] Joseba Ezeiza Ramos

Gramatikazko ezagupen formalak forma eta esanahia ditu, batez ere, aztergai. Erabileraz hitz egiteko, ordez, ikuspegi zabalagoa behar dugu; testuaren gramatikak eskaintzen diguna adibidez. Gramatika formalak zuzentasuna du irizpide nagusi; testuaren gramatikak, testualtasuna. Testualtasuna, mezua egokiro helarazten duen testuaren ezaugarria dugu. Alegia, testuak "korritu" egin behar du, erraztasunez ulertuko bada behintzat. Delako korritze hori hiru zutabe nagusitan oinarritzen da: koherentzia, kohesioa eta komunikagarritasunean eta horiexek hautatu ditugu, hain zuen "testuaren harian" lanaren euskarri eta sostengu. Ikuspegi horri heldurik, ale honetan, euskal esaldiak dituzkeen gramatikazko arazo praktiko eta zalantza nagusien azterketari egingo diogu tarte, bigarren ale batean, esaldi-kateatik abiatuta testuaren eraikuntzarako bidean erabili ohi diren hizkuntz baliabideez aritzeko.

Zerrenda:
Egile nagusia: Ezeiza Ramos, Joseba
Argitaratua: Donostia : Gaiak, L.G. 1996
Bilduma: Gaiak testuak (Gaiak)
Gaia:
Generoa / Forma: Monografiak
EIMAk onetsitako materialak

Antzeko izenburuak