Festak, genero-harremanak eta feminismoa : begirada teoriko eta antropologikoak, praktika sortzaileak eta plazeraren kudeaketa kolektiboak / Miren Guilló Arakistain (koord.) ; Maria Ajuria Hernández,... [et al.]
Subertsioz eta plazerez ehundutako harremanak eta gorputzak gara festetan. Afektuak, konplizitateak, barrea eta dantza. Aitzitik, jendarteko gatazkak eta desberdinkeriak ere islatzen dira haietan. Izan ere, kultur (sistemen) adierazpen ahaltsu direnez gero, jendarte, herri, talde edota komunitate jakinen ezaugarri guztiak islatzen dira jaietan. Ondorioz analisi eta gogoetarako pribilegiozko leku bilakatzen dira: bizimodu sozialak egituratzeko moduen berri ematen digute, baita jendarte horren eraldaketarako eta disidentziarako estrategien berri ereLiburu honetan, festak genero-ikuspegitik aztertzeko zenbait gako proposatzen dira, esaterako, antropologia feministak eta, oro har, feminismoak proposatzen dituen zenbait ainguraketaren bitartez. Hala, testuinguru desberdinetan sortzen diren zenbait jai-erritu, egitasmo eta genero-harreman analizatzen dira. Horrez gain, festa-esparruan sortu diren hainbat ekimen, aldarrikapen, prozesu parte-hartzaile eta gogoeta ere bildu dira. Agentzia feminista erdigunean, festak eraldaketa kolektiborako esparru ahalbidetzen baitira. Funtsean, abiagune, testuinguru eta narrazio desberdinen artean festa-politika feministetan eta plazeraren kudeaketa kolektiboetan arakatzeko mapa sortu nahi izan da, bestelako koordenatuen bilaketan
| Egilea(k): | Guilló Arakistain, Miren ; Ajuria Hernández, Maria |
|---|---|
| Argitaratua: |
Bilbo
: Udako Euskal Unibertsitatea
, 2016
|
| Gaia: | |
| Generoa / Forma: |
Monografiak
|
Antzeko izenburuak
-
Etnografia feministak Euskal Herrian : XXI. mendera begira dagoen antropologia / Mari Luz Esteban eta Jone M. Hernández García (koord.) ; Amaia Agirre Miguelez... [et al.] ; [hizkuntza-zuzenketen arduraduna, Ander Altuna Gabiola]
nork: Imaz Bengoetxea, Jose Inazio
Argitaratua: (2016) -
Kartzela genero-erakunde bezala : bereizkeriak, erresistentziak eta agentzia Euskal Herrian espetxeratutako emakumeen artean / Maria Ruiz Torrado ; [hizkuntza-zuzenketen arduraduna, Ander Altuna Gabiola]
nork: Ruiz Torrado, María
Argitaratua: (2017) -
Ikusgela : Mari Luz Esteban ulertzeko gakoak / proiektuaren koordinazioa, Euskal Wikilarien Kultura Elkartea ; ikus-entzunezkoen arduraduna, Hiru Damatxo ekoiztetxea ; eduki arduraduna, Maitane Nerekan Umaran ; eduki kontrastea, Jone M. Hernández García ; gidoia, Lander Arretxea ; edizioa, Eba Berganza ; off ahotsa, Klara Badiola ; soinu teknikaria, Iñigo Etxarri (IN Estudioa)
Argitaratua: (2025) -
Ikusgela : ezin bada frogatu, ez da nire iraultza : positibismoa / proiektuaren koordinazioa, Euskal Wikilarien Kultura Elkartea ; ikus-entzunezkoen arduraduna, Hiru Damatxo ekoiztetxea ; eduki arduraduna, Celso Alvarez Martinez, Ekai Txapartegi Zumeta ; gidoia, Andoni Imaz ; edizioa, Eba Berganza ; off ahotsa, Klara Badiola ; soinu teknikaria, Iñigo Etxarri (IN Estudioa)
Argitaratua: (2025) -
Kartzela genero-erakunde bezala : genero-bereizkeriak, erresistentzia-praktikak eta agentzia Euskal Herrian espetxeratutako emakumeen artean / Maria Ruiz Torrado ; zuzendaria, Maria Luz Esteban Galarza
nork: Ruiz Torrado, María
Argitaratua: (2016)


