Azala
Liburua Eskuragarri

Xalbador / Mixel Itzaina

Lehen aldian kantatzen entzun nuenetik eta betikotz isildu zen arte, Xalbadorren bertsoak, beti edo gehienetan, lilura batean sartu nau. Liburu hontan entseatu naiz lilura horren zergatia nondik zetorren edo datorren aztertzera. Bi Xalbador badira, bat-bateko bertsolaria lehena, bertso idatzietakoa bertzea. Bat-bateko bertso horietarik asko ezagunak dira. Badira horietan Amuritzak «Bat-bateko mirakuluak» deitu dituenak. Irakurleak horietarik zenbait aurkituko ditu liburu hontan.Bainan bertso idatzietan ere maixu agertu da Xalbador. Odolaren Mintzoa liburua hor dugu lekuko. «Gosta gabe deusik ez» kapituluan, liburu hortako eskuizkribuak eskutan izanez, erakusten dut nola gure Urepeldarrak bertsoaren lehen bertsio hura hobetzen zuen, mail gorenean ematen. Hona adibide bat «Amentsetan » titulutzat daukan kantutik hartua. Lehenik emana zuen: «Bainan ene bi maitalariak, ene garrasien gatik, beren bihotzen berri emaiten ari ziren ahapetik...»; bigarren bertsioan eman du «beren bihotzen besta goresten ari ziren ahapetik!» Datu bat baizik ez zena (berri emaitea), bihotzen besta goresgarria bilakatu da. Hor ikusten da nolakoa den Xalbadorren dohaina.Liburu honen helburu bakarra hau da: Xalbadorren hurbilagotik ezagutzeko gutizia piztea irakurlearen baitan.

Zerrenda:
Egile nagusia: Itzaina, Mixel
Argitaratua: Donostia : Elkar, L.G. 2014
Bilduma: Iparluma (Elkar) ; 10
Gaia:
Generoa / Forma: Monografiak
Biografiak
Loturak: Argitaletxearen webgunea
Material-mota Kokapen-kodea Egoera Barra-kodea
Monografia 929 ITZ xal Eskuragarri  Maileguan eskatu EK19020189
Monografia 929 ITZ xal Eskuragarri  Maileguan eskatu EK17080189
R600 Ahozko Literatura [R600] 929 ITZ xal Mailegaezina IRALE17060044
Monografia BIOGRAFIA ITZ xal Eskuragarri  Maileguan eskatu IRALE17050903