Azala
Liburua Eskuragarri

Eta emakumeari sugeak esan zion / Lourdes Oñederra

Lourdes Oñederraren nobelak bidaiaren, bidaia fisikoaren antolaketa du. Euskal Herriko hiriburu batetik Europa erdialdeko hiri batera egindako aldaketa du narrazioak kokagune espaziala. Barne-bidaia da, baina, nobela honetan abentura nagusia. Emakumearen (Teresaren) barne-bilakaerak eramango du pertsonaia nagusi horren desasosegua senarrarengandik hamar urte lehenagoko lagunaren besoetaraino, eta harengandik bizitzaren muturreraino. Bakardade latza. Beste inorekin konpartitu gabeko sekretu lazgarria. Bakardade bakardadeagoa. Ez bizitzan egokitutako gizonek (agertu eta desagertu baino ez), ez haiengandik saihestu zaizkion maitasun esperantzek lortu dute inoiz Teresa bere bakardade esentzialetik erreskatatzea. Eta, azkenean, gizonak atzean gelditu dira, eta Teresak bakarrik, bakardade larrienean, hartuko ditu azken erabakiak. Azken urrats horiek azken-azken maitalearen besoetara zuzenaraziz: Etorriko dun heriotza eta hire begiak izango ditin (C. Pavese).

Zerrenda:
Egile nagusia: Oñederra, Lourdes
Argitaratua: Donostia : Erein, L.G. 2013
Edizioa: 1. argit., 6. inp.
Bilduma: Narratiba (Erein) ; 21
Generoa / Forma: Helduentzako Literatura
Material-mota Kokapen-kodea Egoera Barra-kodea
Narratiba (Helduentzat) N OÑE eta Eskuragarri  Maileguan eskatu IRALE17070088
Narratiba (Helduentzat) N OÑE eta Eskuragarri  Maileguan eskatu EK17060237
Narratiba (Helduentzat) N OÑE eta Eskuragarri  Maileguan eskatu IRALE17050712