Azala
Liburua Eskuragarri

Basker : 1960ko hamarkadako euskal kulturari buruzko suediar dokumentalak / Argibel Euba Ugarte

1963ko urtarrilean eta otsailean, Dan Grenholm eta Lennart Olson erreportariek Euskal Herria bisitatu zuten hainbat astetan zehar, eta euskal kulturari eta folkloreari buruzko bi laburmetraia dokumental etnografikotarako filmazioa egin zuten. "Basker" eta "Bonde i Baskerland" filmak Sveriges Radio TV suediar telebista publikoan eman ziren urte bereko udan.Ezustean topatutako ikus-entzunezko dokumentu bitxi eta guretzat ineditu horiek aurkezten ditu monografia honek, eta horien inguruko azterketa orokorra eskaintzen du. Eszena nagusien deskribapen zehatzak eta identifikazioak osatzen dute lanaren oinarria, eta egileen biografia txundigarriak nahiz Euskal Herrira egin zuten espedizioaren aurrekariak eta xehetasunak aztertzen dira ondoren. Film bien ezaugarri formalen eta edukien analisiak Grenholmen eta Olsonen hurbilketa, aurkeztutako elementu askoren izaera aitzindaria eta egileek haien lanen bitartez eskaini zuten euskaldunen irudi berezia ulertzen laguntzen digu. Azkenik, pelikulen harreraren azterketa eta kontestualizazioa aintzat harturik, horien garrantzi historikoa eta esangura kulturala balioesten dira.Liburu honek erantsitako DVD bat darama, eta bertan topa daitezke aztergai ditugun film biak, euskarazko, gaztelaniazko, frantsesezko nahiz ingelesezko azpitituluekin ikusteko aukerarekin.

Zerrenda:
Egile nagusia: Euba Ugarte, Argibel
Argitaratua: [Bilbao] : Universidad del País Vasco, Servicio Editorial, 2016
Bilduma: Ikerketa lanak
Gaia:
Generoa / Forma: Monografiak
Loturak: Argitaletxearen webgunea
Material-mota Kokapen-kodea Egoera Barra-kodea
R600 Herri-kultura 791.43 EUB bas Eskuragarri  Maileguan eskatu IRALE17070121
R600 Herri-kultura [R600] 791.43 EUB bas Mailegaezina IRALE17060113
Monografia 791.43 EUB bas Eskuragarri  Maileguan eskatu EK17030334