Azala
Liburua Eskuragarri

Linbotarrak / Asier Serrano

«Aldi honetako bataz besteko maila hein bat apalagoa bada ere, izan dira irabazletzat jotzeko moduko zenbait lan. Egin ohi diren hautaketa jarraituen ondorioz, 3 lan gelditu dira finalista: Koma komunak, Linbotarrak eta Talaiatik begira. Hiruen arteko aldekoak eta kontrakoak aztertu eta eztabaidatu ondoren, epai-mahaiak, azkenean, Linbotarrak lana jo du irabazletzat.Linboaren metaforak besterik iradoki balezake ere, ez da hemen aingeru konturik batere. Aitzitik, arras kontu mundutarrak dira poemotan jorratzen direnak, eguneroko jokabideetatik hasi eta kritika sozial eta politikorainoko esparru guztian. Askotarikoak dira irudi poetikoak, erreferentzia eta estilo arras desberdinetakoak, eta gehienetan ageriko loturarik gabe, collage moduan uztartuak. Bestalde, ez dira gutxi poemotan agertzen diren ukitu surrealistak, eta poemategiak dezente du pop-etik edo are poesia filosofikotik ere. Ororen buru, hizkera eta irudi zuzenak erraz biltzen du irakurlea poetak egiten duen barne bidaira.»

Zerrenda:
Egile nagusia: Serrano, Asier
Argitaratua: Iruña : Pamiela, 2016
Bilduma: Poesia (Pamiela) ; 34
Generoa / Forma: Poesia
Helduentzako Literatura
Loturak: Argitaletxearen webgunea
Material-mota Kokapen-kodea Egoera Barra-kodea
Poesia (Helduentzat) P SER lin Eskuragarri  Maileguan eskatu IRALE20060632
Poesia (Helduentzat) P SER lin Eskuragarri  Maileguan eskatu EK17030326