Hizkuntz irakaskuntza komunikatiboa : sarrera bat / William Littlewood ; [itzultzailea, UZEI]
Liburu honen helburua praktikoa da: irakasleei beren tekniken errepertorioa zabaltzen laguntzea, hizkuntza arrotz batean trebekiago komunikatzeko, ikasleak gaitu ahal izan ditzaten. Liburuaren asmoa ez da hizkuntza arrotzaren irakaskuntzarako lehen sarrera bat izatea. Suposatu dut irakurleak ezagutzen dituela dagoeneko hizkuntza arrotz baten egiturak irakasteko oinarrizko teknikak, hala nola, hizkuntza berria egoera bidez aurkeztea, galdera- erantzunezko ariketak gidatzea edota ahozko ariketak erabiltzea. Nire asmoa jarduerak iradokitzea izan da, hauen bidez irakasleek ikasleei lagundu ahal izan diezaieten egitura horien menerapena baino harago joaten, egoera errealetan esanahiak komunikatzeko erabili ahal izan ditzaten punturaino. Eguneroko egoerei aurpegi emateko gaituko dituen komunikazio- trebetasun orokor batez jabetzeko premia duten ikasleak dituen irakaslearengana dago zuzendua nagusiki azterketa. Batez ere, Europako Kontseiluaren "Atalase-maila"n deskribatutako premiak dituen ikasle-motari dagokio. Berriro 7. kapituluan aipatuko dut ikasle-mota hau: "eskuarki, topatzen dituzten beste herrialdetako pertsonekin eguneroko gai sinpleez komunikatzeko gai izateko eta beste herrialde bat bisitatzen dutenean irten eta bizimodu normal samarra egiteko gai izateko bere burua prestatu nahi duten pertsonak". Hortaz, liburuaren helburu nagusia gehiago da ahozko trebetasunak garatzea eta ez idazketaren erabilera lantzea, diskutitzen diren jardueratako asko idaz...
| Egile nagusia: | |
|---|---|
| Erakunde egilea: | |
| Argitaratua: |
Donostia :
HABE,
L.G. 1986
|
| Bilduma: |
Itzulpen saila (HABE)
; 9 |
| Gaia: | |
| Generoa / Forma: |
Monografiak
|
| Loturak: |
Argitaletxearen webgunea (HABE) Argitaletxearen webgunea |
| Material-mota | Kokapen-kodea | Egoera | Barra-kodea |
| Monografia | 81:37.02 LIT hiz | Eskuragarri Maileguan eskatu | EK17030199 |


