Azala
Liburua Eskuragarri

Alienista : Simon Bacamarte ospetsuaren bizitza eta nola lortu zuen Itaguaik berari eskerrak eroetxea izatea / Machado de Assis; [euskal itzulpena, Joseba Urteaga]

Alienistan behin betiko Machado de Assisen aurrean gaude. Erromantizismoa eta Naturalismoa garaiturik, bere artearen jaun eta jabe agertzen zaigu, bere pentsatzeko era laberintikoa, nolabait esatearren, estilo baliabide zehatzez adieraziz.Bere obra laburretan unibertsalena, duela mende bat baino gehiago idatzitako istorio honek gaurkotasun osoa gordetzen du -bai gai, bai teknika aldetik- eta psikiatriaren korronte berrienek gaur egun eztabaidatzen dituzten arazo guztiak planteatzen ditu. Satira eta umorez betetako ironia finez eraikitzen du bere kritika gizakiaren aurka, zentzu zabalean -lurreko eguneroko gauza arrunt eta makurrei uztarturik bizi denarena-, eta baita, zehazkiago, agintze zaletasuna duenaren aurka; boterearen promesen satira eginez, alde batetik, eta bere ezten zorrotzena garai hartako zientziaren aurka erabiliz, bestetik.Ziur gaurde, irakurle, eskuetan duzun liburutxo honek ez zaituela zirrara sakonik sentiarazi gabe, ezta zure ezpainetan hamaika irrifarre marraztu gabe, utziko. Eta horrez gainera, agian, -Massaud Moisesek dioen bezala- gizakiak betidanik bere buruari egin izan dizkion galderak birplanteiatuko zaizkizu: zer da egia? zer ez da? zer da benetakoa? zein dago aske? zerk balio du? zerk ez du balio?

Zerrenda:
Egile nagusia: Machado de Assis (1839-1908)
Egilea(k): Urteaga, Joseba
Argitaratua: Iruñea : Igela , L.G. 1990
Bilduma: Igela Literatura ; 2
Generoa / Forma: Helduentzako Literatura
Material-mota Kokapen-kodea Egoera Barra-kodea
Narratiba (Helduentzat) N MAC ali Eskuragarri  Maileguan eskatu EK17020290