Zaldiak akatzen ditugu ba... / Horace McCoy ; itzulpena, Xabier Olarra
Horace McCoy ez da oso berandu arte ezaguna izan. Bere idazlanetan agertzen diren meritu eta merezimenduak oso jende gutxik ikusi zituen bere garaian.Bere lehen nobela -"Zaldiak akatzen ditugu ba..."- sail hau inauguratzeko aukeratu duguna, 1935.urtean argitaratu zuten, eta 1969.ean Sidney Pollack zuzendariaren eskutik izan zen zinera eramana (Espainian Danzad, danzad, malditos titulupean ezagutzen dena). Pelikula honek izan zuen arrakastak lortu zuen McCoy-ren idazlanekiko interesa piztea."Zaldiak akatzen ditugu ba..." ez da nobela luzea, baina bai bortitza. Garai hartako beste maisu amerikar bat dakarkigu gogora: Ernest Hemingway. Eta hau esatea ez da burugabekeria hutsa. Frantziako idazle existentzialistek Horace MxCoy, Hemingway eta Faulkner-ekin batera, garai hartako idazle amerikar ononetarikotzat zuten: Camus, Sartre, de Beauvoir eta Malraux idazle haundiek McCoy-ren lehen nobela hau Ameriketako lehen nobela existentzialista bezala zeukaten. Izan ere, nobelan agertzen den Gloria pertsonaiaren nihilismoa ez da ahuntzaren gauerdiko eztula.
| Egile nagusia: | McCoy, Horace (1897-1955) |
|---|---|
| Egilea(k): | Olarra, Xabier |
| Argitaratua: |
Iruñea
: Igela
, L.G. 1989
|
| Bilduma: |
Sail Beltza (Igela)
; 1 |
| Generoa / Forma: |
Helduentzako Literatura
|
Antzeko izenburuak
-
Hobe nuen etxean gelditu / Horace McCoy ; itzulpena, Fernando Rey
nork: McCoy, Horace (1897-1955)
Argitaratua: (2002) -
Ortziren zaldiak / Federico Krutwig Sagredo
nork: Krutwig Sagredo, Federico (1921-1998)
Argitaratua: (1983) -
Osabaren zaldiak : lehen hezkuntzako bosgarren maila / Diego Arboleda ...[et al.]
Argitaratua: (2009) -
Osabaren zaldiak / Gonzalo Moure ; Fernando Martín Godoy-ren irudiak ; itzulpena, Manu López Gaseni
nork: Moure Trenor, Gonzalo
Argitaratua: (2009) -
Jon eta zaldiak / Jabier Muguruza ; [irudiak] Mari Mar Agirre
nork: Muguruza, Jabier
Argitaratua: (2009)


