Azala
Liburua Eskuragarri

Gazte hizkerarekin jolasean : ligatzeko, adarra jotzeko eta haserretzeko hizkera lantzeko proposamen praktikoa / egileak, Amaia Ganzarain, Izaro Susperregi, Jaime Altuna ; Urtxintxa Aisialdiko Eskola - Gipuzkoa

Gazte hizkerari buruzko Aisia liburuxka berria aurkeztu da. Argitalpen honen bidez euskarazko gazte hizkeraren gaia ahalik eta gehien gizarteratzeko eta zabaltzeko asmoz, proposamen praktikoa egiten zaie gazteekin lanean diharduten hezitzaileei (irakasleak, aisialdiko begiraleak, kultur elkarteetako dinamizatzaileak...). Urtxintxa Eskolak proposamen berri honekin egoera informaletan euskarazko erregistro kolokialean eragin nahi du. Hau da, gazteek hizkuntzarekin jolastea bilatzen da, euskararekin ondo pasatzea. Beraiek erabiltzen dituzten esamoldeetatik eta guk proposatutako berrietatik abiatzen gara ligatzeko, haserretzeko eta adar jotzeko gaietan euskarak behar duen tartea berreskuratzera animatzeko. Liburuxkaren lehen zatian, gaiaren inguruan gogoeta egiten da. Ondoren, proposamen praktikoa eskaintzen da dinamizaziorako hainbat teknikarekin (jolasak, antzezpenak, dinamikak...) eta, azkenik, esamolde zerrenda bat osatu dugu ligatzeko, adarra jotzeko eta haserretzeko erabil daitezkeen hainbat hitz eta lokuziorekin.

Zerrenda:
Egile nagusia: Ganzarain, Amaia
Erakunde egilea: Gipuzkoako Urtxintxa Aisialdiko Eskola
Egilea(k): Susperregi, Izaro ; Altuna, Jaime
Argitaratua: [Donostia] : Urtxintxa Aisialdiko Eskola - Gipuzkoa, 2005
Bilduma: Teknika bilduma (Urtxintxa Aisialdiko Eskola)
Gaia:
Generoa / Forma: Monografiak
Loturak: Argitaletxearen webgunea
Material-mota Kokapen-kodea Egoera Barra-kodea
Monografia 378.8 URT gaz Eskuragarri  Maileguan eskatu EK17020218