Azala
Liburua Eskuragarri

Bero- eta masa-transferentzia : hurbilketa praktikoa / Yunus A. Çengel ; [itzulpena, Elhuyar Fundazioa, Eneko Imaz, Alaitz Imaz ; hizkuntza-begiralea, Ibon Sarasola]

Bero- eta masa-transferentzia energia termikoaren transferentzia-abiaduraz arduratzen den oinarrizko zientzia da. Aplikazio-eremu zabala du: sistema biologikoetatik hasi eta etxetresna arruntetara, etxebizitza- eta merkataritzaeraikinetara, prozesu industrialetara, gailu elektronikoetara nahiz elikagaien industriara. Jotzen da ikasleek kalkuluak egiteko eta fisikako oinarri egokiak dituztela. Komeni da termodinamikako, fluidoen mekanikako eta ekuazio diferentzialeko oinarrizko mailak gaindituta izatea bero-transferentziari ekin aurretik. Nolanahi ere, gai horien kontzeptu garrantzitsuen sarrera egin da eta errepasatu dira liburu honetan, beharrezkoa izan den neurrian.Liburu hau ingeniaritza-ikasketetako lehen edo bigarren mailako ikasleentzat sortu da, eta erreferentzia-liburu bat izan nahi du lanean diharduten ingeniarientzat. Hauek dira testu honen helburuak:- Bero-transferentziaren oinarrizko printzipioak azaltzea.- Mundu errealeko ingeniaritza-adibide ugari ematea, ikasleek ikus dezaten nola aplikatzen den bero-transferentzia ingeniaritza praktikoan.- Bero-transferentziaren ulermen intuitibo bat garatzea, fisika eta argudio fisikoak nabarmenduz.Espero dugu liburu honek, kontzeptuen azalpen xeheen eta adibide praktiko nahiz irudi ugarien bidez, ikasleei beharrezko gaitasunak garatzen laguntzea zubiak eraiki ditzaten ezagutzaren eta ezagutza hori egoki aplikatzeko konfiantzaren artean.

Zerrenda:
Egile nagusia: Çengel, Yunus A.
Egile korporatiboa(k): Euskal Herriko Unibertsitatea. Argitalpen Zerbitzua ; Elhuyar Fundazioa
Egilea(k): Sarasola, Ibon ; Imaz, Eneko ; Imaz, Alaitz
Argitaratua: [Bilbo] : Universidad del País Vasco, Servicio Editorial = Euskal Herriko Unibertsitatea, Argitalpen Zerbitzua, L.G. 2013
Gaia:
Generoa / Forma: Monografiak
Loturak: Argitaletxearen webgunea
Material-mota Kokapen-kodea Egoera Barra-kodea
Monografia 536.2 CEN ber Eskuragarri  Maileguan eskatu EK17020110