Azala
Liburua Eskuragarri

Odol hotzean : sarraski baten eta haren ondorioen zinezko kontaera / Truman Capote ; [itzulpena, Xabier Olarra]

Galdera guztiak dira misteriotsu, baina agian misteriotsuena aspaldiko Zergatik hura da, zeren egiten dugunaren zioa.ez baita sekula suertatzen bakar, zehatz edo aratzhalanola den bakar, zehatz edo aratz ilargi betea gau oskarbian;Eta horregatik gelditu zen erantzunik gabe Ahalguztiduna bera ere Abelen buru txikitua ikusi eta Kaini galde egin zionean;Eta horregatik abiatu zen mende asko geroago Truman Capote Kansas estaduko mendebalera, eta horregatik ibili zituen behin eta berriro hango herri, bide eta ordeka garitsuak, hain zuzen ere Ahalguztidunak berak ere lortu gabea lortzeko, erantzun bat, erantzun bat, erantzun bat, benetako erantzun bat: Perry, Dick, zergatik hil zenuten Clutter familia on hura- Herbert, Bonnie, Kenyon eta Nancy - azaroko gau batean? Diruagatik, entzuten zuen Truman Capotek, gaiztakeriagatik,oso familia eta gizarte egoera Txarrekoetan jaioak zirelako,gure moraltasuna eta gure legeak arrotz egiten zitzaizkielako...Baina bera, sinesgogor jeneraltasun haiekiko, lanean hasi zen; xehetasunak bilatzen, jasotzen eta pilatzen halanola ero batek soroetako hanri txintxarrak bilatzen, jasotzen eta pilatzen dituen mendi bat egitearren, zeruraino iristekco helburuaz edo;Eta azkenean, gogoz eta senaz, egin zuen berak ere mendi hori, bilatu, jaso eta pilatu zituen haren inguruko esames,hitzerdi, informe, albiste, aitorpen eta gainerako izpi guztiak... Ordea bere benetako lana ez zen hori, mendi bat eraikitzea,baizik eta mendi hura liburu batean sartu eta nobela bat...

Deskribapen osoa

Zerrenda:
Egile nagusia: Capote, Truman (1924-1984)
Egilea(k): Olarra, Xabier
Argitaratua: Iruñea : Igela, 1996
Edizioa: 2. argit
Bilduma: Literatura (Igela)
Generoa / Forma: Helduentzako Literatura
Loturak: Argitaletxearen webgunea
Sinopsia:Galdera guztiak dira misteriotsu, baina agian misteriotsuena aspaldiko Zergatik hura da, zeren egiten dugunaren zioa.ez baita sekula suertatzen bakar, zehatz edo aratzhalanola den bakar, zehatz edo aratz ilargi betea gau oskarbian;Eta horregatik gelditu zen erantzunik gabe Ahalguztiduna bera ere Abelen buru txikitua ikusi eta Kaini galde egin zionean;Eta horregatik abiatu zen mende asko geroago Truman Capote Kansas estaduko mendebalera, eta horregatik ibili zituen behin eta berriro hango herri, bide eta ordeka garitsuak, hain zuzen ere Ahalguztidunak berak ere lortu gabea lortzeko, erantzun bat, erantzun bat, erantzun bat, benetako erantzun bat: Perry, Dick, zergatik hil zenuten Clutter familia on hura- Herbert, Bonnie, Kenyon eta Nancy - azaroko gau batean? Diruagatik, entzuten zuen Truman Capotek, gaiztakeriagatik,oso familia eta gizarte egoera Txarrekoetan jaioak zirelako,gure moraltasuna eta gure legeak arrotz egiten zitzaizkielako...Baina bera, sinesgogor jeneraltasun haiekiko, lanean hasi zen; xehetasunak bilatzen, jasotzen eta pilatzen halanola ero batek soroetako hanri txintxarrak bilatzen, jasotzen eta pilatzen dituen mendi bat egitearren, zeruraino iristekco helburuaz edo;Eta azkenean, gogoz eta senaz, egin zuen berak ere mendi hori, bilatu, jaso eta pilatu zituen haren inguruko esames,hitzerdi, informe, albiste, aitorpen eta gainerako izpi guztiak... Ordea bere benetako lana ez zen hori, mendi bat eraikitzea,baizik eta mendi hura liburu batean sartu eta nobela bat egitea;Eta azkenean, gogoz eta senaz, egin zuen Truman Capotek hori ere, eta nobela, zoragarria, hauxe da, In Cold Blood, Odol hotzean,euskal irakurleak euskaraz iralkur dezakeen libururik onenetarikoa.Bernardo Atxaga
Deskribapen fisikoa:446 or. ; 20 cm
ISBN:84-87484-17-4