Azala
Liburua Eskuragarri

Hura ez da lekua / testua, Oier Guillan, Asier Sarasola; irudiak, Idoia Beratarbide; musika, Ander Fernández

Narrazioa, poesia, ilustrazioa eta musika uztarturik topatuko dituzu liburu honetan, behinola oholtzan eskainitakoa berrasmatuz molde ezberdin batean. «Bizitza titularrik gabeko albiste bat da», gisa horretako gogoetak helarazi zizkion protagonistari bere osabak, hil aurretik. Aurpegi zoriontsu bat marrazteko ezintasunari aurre egin nahirik zirriborroak egiten hasiko da koadernoan, eta ezintasun horri berari tiraka irtengo da kalera. Bertan topatuko du begiak zulatuko dizkion saltzaile bitxia, maleta misteriotsu batekin gora eta behera dabilen gizona. Haren atzetik abiatuko da, osabarekin hitz egindako guztien oroitzapenak bidelagun dituela: «Zoriontasuna da mendeku posible bakarra».

Zerrenda:
Egile nagusia: Guillan, Oier
Egilea(k): Sarasola, Asier ; Beratarbide, Idoia ; Fernandez Jauregi, Ander
Argitaratua: [Tafalla] : Txalaparta , 2012
Bilduma: Amaiur (Txalaparta)
Gaia:
Generoa / Forma: Helduentzako Literatura
Loturak: Argitaletxearen webgunea
Material-mota Kokapen-kodea Egoera Barra-kodea
Narratiba (Helduentzat) N GUI hur Eskuragarri  Maileguan eskatu IRALE18020322
Narratiba (Helduentzat) N GUI hur Eskuragarri  Maileguan eskatu EK16121251