Programen espezifikazio, egiaztapen eta eratorpen formala / Javier Álvez Gimenez... [et al]
Gaur egun, software fidagarria, hau da errorerik gabea, sortu ahal izateko ezagutza, metodoak eta teknologia egon badaude. Horren erakusgarri da, adibidez, liburu honen lehenengo kapituluan azaltzen den Parisko garraio-sarearen kontrolerako softwarea. Beste froga bat, azken 10-15 urteetan software-akatsen ondorioz sortutako istripu larririk ia-ia ez egon izana da. Hori dela-eta, liburu honen bidez gure ekarpena egin nahi dugu nazioarteko komunitateak dagoeneko bere gain hartu duen erronka batean: software-industriak zeharo fidagarriak diren aplikazioak garatzera jo behar du. Horretarako, software-garatzaileek aplikazio erabat fidagarriak garatu ahal izateko erreminta eta teknikak erabiltzeko eta sortzeko gaitasuna emango dien prestakuntza zientifiko-teknikoa izatea beharrezkoa da. Liburu honek software fidagarria eraikitzeko erabiltzen diren metodoen atzean dauden programen espezifikazio-, transformazio- eta egiaztapen-tekniken hastapenak ikasteko aukera eskaintzea du helburu, hemen agertzen den materiala oinarrizko prestakuntza-ikastaro baterako egokia delarik.Zehazki, UPV/EHU Euskal Herriko Unibertsitatean ezarrita dauden Informatika Ingeniaritza Gradu desberdinetan irakasten den Programazioaren Metodologia irakasgaiaren testuliburua den honako hau programazio-arloan hasi berria den edonorentzat baliagarria da.
| Egile korporatiboa(k): | ; |
|---|---|
| Egilea(k): | ; ; ; ; |
| Argitaratua: |
[Bilbo] :
Udako Euskal Unibertsitatea : Euskal Herriko Unibertsitatea,
2016
|
| Gaia: | |
| Generoa / Forma: |
Monografiak
Baliabide digitalak |
| Loturak: |
Ikus aurkibidea eta deskargatu liburuaren bertsio digitala argitaratzailearen webgunean (PDF) Argitaratzailearen webgunea (EHU) |
| Material-mota | Kokapen-kodea | Egoera | Barra-kodea |
| Monografia | 004.42 ALV pro | Eskuragarri Maileguan eskatu | EK16111060 |


