Azala
Aldizkako argitalpena Eskuragarri

Hik hasi 209 : Bernat Etxepare Lizeoa : argi-izpia Iparraldeko hezkuntza-sisteman / erredakzioa, Joxe Mari Auzmendi ... [et al.]

"Hik Hasi" euskal heziketarako aldizkaria pedagogiaren inguruko euskal aldizkari bakarra da. Euskara hutsez argitaratzen den hilabetekaria da. Argitalpenarekin batera urtero jardunaldiak eta mota desberdinetako aktibitateak sortzen ditu. Lehen zenbakia 1995. urtean argitaratu zuen irakasle talde zabal batek, euskal hezkuntzari buruzko informazio, eztabaida eta elkargunerako bitarteko izan nahian. Besteak beste, irakasle haien artean zeuden Joxe Mari Auzmendi eta Lore Erriondo. "Hik Hasik" ezaugarri hauek hartu zituen abiapuntutzat: euskalduna, nazionala, hezkuntza komunitateko partaide guztiena, baterakoia, irekia, plurala eta independentea.

Zerrenda:
Argitaratua: Lasarte-Oria : Xangorin, 2016
Bilduma: EIMA 1 (2016ko deialdia)
Hik hasi aldizkaria (Xangorin Koop. Elk.) ; 209
Gaia:
Generoa / Forma: EIMAk onetsitako materialak
Baliabide digitalak
Elkarrizketak
Loturak: Ikus argitaratzailearen webgunea
Ikus aldizkariaren bertsio digitala
Aurkibidea:
  • -Editoriala: Pertsonekin lanean
  • -Albisteak
  • -Gai nagusia: Baionako Bernat Etxepare Lizeoa. Argi-izpia iparraldeko hezkuntza-sisteman.
  • -Elkarrizketa: Silvia Palou (heziketa emozionalean aditua): "Emozioak dira giza harremanen motorra eta gure bizitzako elementurik garrantzitsuena. Beraz, hezkuntzan ere hala izan behar lukete".
  • -Esperientziak 1: Hezkuntza-berrikuntzarako zentroa Estonian. Begirada malgua, interaktiboa, parte-hartzailea eta teknologia eraikitzen
  • -Esperientziak 2: Sakanako eskola txikiak. Iturri zaharreko ur berria
  • -Esperientziak 3: Garapenerako hezkuntza antzezpenaren bidez. Egingo al dugu antzerki bat?
  • -Ekarpenak: Sortzen Elkartea. 25 urte euskal eskola publiko berriaren alde lanean.
  • -Galdeidazu: Xabier Aizpurua Ugarte (euskal filologoa, UEMAko teknikaria). Nola eragin euskararen arnasguneetako gazteen hizkuntza jarrera eta ohituretan?
  • -Argitalpenak
  • -Proposamena: Donostiako Banda Bat elkartea. Zirkua baliabide pedagogiko gisa.
  • -Atzeko atetik: Garbiñe Petriati Ijurra (Hizkuntza Eskubideen Behatokiko zuzendaria)