Azala
Liburua Eskuragarri

Txarapekoak / Antton Kazabon

Gaiak sinpleak dira, hurbilekoak, askotan lagunartekoak, bertsolaritza hein handian den eran. Hurbiltasun horrek, maiz asko, interesgarriago egiten du bertsoa; zuzenean aritzea bezala da, abstrakziorik gabe, nahiz eta Anttonek baduen abstrakziorako gaitasuna. Gaia "txikia" denean (herriko pertsona xume bati bertsoa jostea), meritua handiagoa da, zukua atera egin behar zaiolako. Gaia "handia" denean, zukua dariola dago gaia, bildu besterik ez da egin behar. Gainera, sarri askotan, gaiak estaltzen du eraikuntza.Esan bezala, Anttonek lehenengo bidea hautatu du, eta eskertzen da hurbiltasun horren freskotasuna. Eskailerapeko arnoa bezala ondutako edo ganbarako belarretan umoturiko udarearen antzeko usaina eta zaporea dituzte Antton Kazabonek "Txarapekoak" izeneko sortan batu dituen bertsoek.

Zerrenda:
Egile nagusia: Kazabon, Antton
Argitaratua: [s.l.] : Antton Kazabon Amigorena , 2016
Generoa / Forma: Poesia
Helduentzako Literatura

Antzeko izenburuak