Azala
Liburua Eskuragarri

Hauts haietatik / Unai Villena

Bere lagun Anderren bizitza kontatu nahi digu Oierrek: gazte ausart eta bizialea, lana, ikasketak, sexua, parrandak... dena ondo doakiona, harik eta zurrunbilo batean sartu eta geldialdirik gabeko gainbeheran jausi arte: drogen kontrola galtzea, agerpen psikotikoak, ospitaleratzea, desintoxikazio-zentroa, psikiatrikoa...Adiskidetasun-istorio bat da hau, lagunak lagunari egindako maitasun-keinua; baita gaixo mentalei ezartzen zaien estigma sozialaren eta psikiatrikoen salaketa hunkigarria ere; eta, horrez gain, 80ko hamarkada hasieran jaiotako belaunaldiaren kronika: promesaz betetako haurtzaro oparoaren eta gaztaro hedonista baten ostean, maiz, etorkizun argirik gabeko helduaroa topatu duena. Unai Villenaren lehen eleberria dugu Hauts haietatik, edertasun-minez eta intentsitatez idatzia, eta hartzailearengan ere antzeko zirrara eta irakur-mina piztu nahi lituzkeena.

Zerrenda:
Egile nagusia: Villena Camarero, Unai
Argitaratua: Donostia : Elkar , 2016
Bilduma: Literatura (Elkar) ; 341
Generoa / Forma: Helduentzako Literatura

Antzeko izenburuak