Euskara jendea [Bideoa] : gure hizkuntzaren historia, gure historiaren hizkuntza
"Euskara Jendea: gure hizkuntzaren historia, gure historiaren hizkuntza" Ibaizabal-Mendebalde eta Zenbat Gara elkarteak ekoitzitako dokumental sorta da. Iraupen ertaineko sei atalek osatzen duten dibulgaziozko lan honekin publiko zabal bati aurkeztu nahi zaio euskararen eta bere herriaren historia. Euskara Jendea egitasmoak Xamarrek 2006an Pamiela argitaletxean argitaratutako izenburu bereko liburua du abiapuntu eta ikus-entzunezko esparruan zegoen hutsunea betetzera dator. Dokumental sortan maila goreneko hizkuntzalariek, historialariek, arkeologoek, antropologoek eta kulturgileek parte hartu dute. Gainera, irudi eta musika landuak oso erakargarri egiten dute ekoizpena. Lan hau euskaldunon hiztun komunitatearen historiaren ildo nagusiak azaltzen saiatzen da. Historiaurretik abiatuta gaur egunera arte, euskaldunak herri, kultura eta hizkuntza askorekin bizi izan dira bere hizkuntza galdu gabe. Menderik mende haien eragina nabarmena jaso dute baina, hala ere, iraun egin dute hiztun komunitate moduan. Historia hori kontatzeko, dokumentalek hamaika adituren parte hartze ezinbestekoa dute. Historialari, hizkuntzalari, arkeologo eta kulturgile ugarik eramaten gaituzte euskararen historiako bideetan barrena. Haiekin batera, Euskal Herriko zein atzerriko txoko eta kokapen esanguratsuen irudiak (orain arte inolako ekoizpenetan agertu gabeak batzuk), garai historiko bakoitza girotzeko dramatizazio txikiak, ilustrazio eta grafismo erakargarriak eta atal bakoitzerako egokitu...
| Egile korporatiboa(k): | ; |
|---|---|
| Argitaratua: |
[Bilbo] :
Ibaizabal Mendebalde kultur elkartea ; Zenbat Gara elkartea,
L.G. 2013
|
| Gaia: | |
| Generoa / Forma: |
Erreferentzia-materialak
Bideo didaktikoak Baliabide digitalak Elkarrizketak |
| Loturak: |
Argitaratzailearen webgunea Ikus material didaktikoa Ikus 1. atala: "Historiaren atarian" Ikus 2. atala: "Erromako Inperioan" Ikus 3. atala: "Aniztasunaren bidean" Ikus 4. atala: "Mugetan gaindi" Ikus 5. atala: "Gerren arteko pizkundean" Ikus 6. atala: "Mundua osatzen" |
| Material-mota | Kokapen-kodea | Egoera | Barra-kodea |
| R600 Historia | [R600] 811.361 eus | Mailegaezina | IRALE17060178 |
| Erreferentzia-bideoak | 811.361 eus | Eskuragarri Maileguan eskatu | EK16030329 |


