Zergatik den E=mc2 : (eta zergatik axola zaigun) / Brian Cox, Jeff Forshaw ; [itzulpena, Ixiar Iza Agirre ; begirale-teknikoa, Txema Ezpeleta Arenaza ; hizkuntza-begiralea, Iñigo Roque Eguzkitza]
Orain bertan, liburu hau eskuetan duzularik, argiaren abiaduran mugitzen ari zarela esango banizu, seguruena ez zenidake sinetsiko, eta burutik ondo ote nagoen zalantza egingo zenuke. Hala da, ordea, eta horixe erakutsi zigun Einstein-ek E = mc2 formula ospetsuaren bidez. Cox-ek eta Forshaw-ek azalduko digute nola litekeen hori. Abiatuko gara Euklides-etik eta Newton-etik, eta ikusiko dugu nola fisikaren legeak egokituz joan diren Einstein-en teorietara iritsi arte: nola Galileo-k gezurtatu zuen mugimendu absolutua, nola Maxwell-ek ekuazio-tankera eman zion elektromagnetismoari, eta, azkenean, nola Einstein-ek mamitu zuen formula ospetsua, Galileo-ren mugimendu erlatiboaren eta Maxwell-en ekuazioen arteko itxurazko kontraesanei buru egin nahirik. Hala, ikusiko dugu nola denbora eta espazioa loturik dauden, batetik bestera igarotzeko moldean, espazio-denboran, nola abiadura goititzearekin batera beheititzen den denboraren joana. Horiek eta beste asko bihikatuko ditu liburu honek, betiere teknikako hizkera iluna saihestuz eta eguneroko adibideak emanez. Brian Cox (1968): Partikulen Fisikako irakaslea eta ikertzailea da Manchester-ko Unibertsitatean. Horretaz gainera, CERN laborategian ere dihardu lanean, Hadroi Talkagailu Handiko ATLAS eta CMS detektagailuak eguneratzeko nazioarteko egitasmo baten buru. Orobat, ezaguna da hedabideetan zientzia zabaltzeko egindako lanagatik. Jeff Forshaw (1968): Fisika Teorikoko irakaslea da Manchester-ko Unibertsitatean, eta oinarrizko partikul...
Deskribapen osoa
Zerrenda: