Terrorista nire baitan / William A. Douglass; itzultzailea, Xabier Olarra
"Zertaz idatziko dut? Neure buruaz? Zuetaz? Beste norbaitez? Unibertso asmatuez? Nori zuzenduko dizkiot nire hausnarketak? Neure buruari? Zuei? Geroari? Aipatutako horiei guztiei? Ba al da ezer nik idazle gisa eta zuek irakurle gisa partekatzen dugunik lerro hauek justifikatzeko? Bai horixe! Aro bakoitzak du bere amesgaiztoa (obsesioa) eta gurea Izua da. Nik nire I-11 dut eta zuek zuen M-11. Baldin eta, klixeak dioen bezala, denok mundu «globalizatu» batean bizi bagara, orduan, gure Sri Lanka, gure Txetxenia, gure Ruanda, gure Darfur, gure FARC, gure Al Kaeda, gure IRA, gure ETA... partekatzen ditugu. Zama bera daramagu bizkarrean, mundu izutu bateko hiritar garenez. Hor dugu halaber gure libertate zibilen erosio kezkagarri eta ia nonahikoa..."
Zerrenda: