Azala
Liburua Eskuragarri

Dantzarien misterioa : Zilar Izar / Arthur Conan Doyle ; irudiak, Tha ; itzulpena, Antton Olano ; jarduerak, Jesús Jiménez Reinaldo

Duela mende batez geroztik literaturaren historia zorretan dago Arthir Conan Doylerekin (1859-1930). Doyle medikua zen berez, baina bezero gutxi zituen, nonbait, eta, hala, bere txolarte luzeak idaztera emanik, literatura unibertsaleko pertsonaiarik karismatikoenetako bat sortu zuen : Sherlock Holmes detektibe pribatua. Jeinuzko ikerlari bitxi haren nortasuna beste inon baino distiratsuagoa ageri zaigu Dantzarien misterioa izeneko kontakizunean, on Holmes buru-belarri saiatuko baita bere bezeroaren emaztea guztiz kezkatuta daukaten marrazki bitxi batzuen egilea agerian uzten. Detektibearen adimen zorrotzak berehala susmatzen du marrazki horiek mezu kodetuak ezkutatzen dituztela eta lehenbailehen argitu behar direla hilketa bat eragotzi nahi bada. Beste kontakizuna, Zilar Izar izenkoa, polizia generoaren adibide arketipiko bat da : froga guztiek norbait hil izanaz susmagarria den gizon bat inkriminatzen dutela diruditen arren, benetako erruduna inork sekula erreparatuko ez zion pertsonaia hori da. Holmes bere behaketa-, analisi- eta dedukzio-dohain liluragarri guztiak baliatu beharrean izango da amaiera harrigarria duen kasu ospetsu hau argitu ahal izateko.

Zerrenda:
Egile nagusia: Doyle, Arthur Conan, Sir (1859-1930)
Egilea(k): Tha ; Jiménez Reinaldo, Jesús ; Olano, Antton
Argitaratua: Bartzelona : Vicens Vives, 2014
Edizioa: 1. argit.
Bilduma: Tantaia
Gaia:
Generoa / Forma: Haur eta Gazteentzako Literatura
Eleberriak
Adina / Maila: 12 urtetik aurrera (Berdea)
Material-mota Kokapen-kodea Egoera Barra-kodea
Haur eta gazteentzako narratiba N DOY dan Eskuragarri  Maileguan eskatu EK15101416