Azala
Liburua Eskuragarri

Txuntxurrun berdeko animalien kontakizunak / Xabier Olaso

Saturnino satorra oso estimatua zen Txuntxurrun berdeko basoan. Animalia guztiek maite zuten, txikietan txikienetik hasi eta handietan handienarekin bukatu. Egunak joan, egunak etorri, Satur satorra zahartu eta ikusmena ere guztiz galdu zuen. Geroztik triste bizi zen bere ezkutalekuan kuzkurturik, apenas irten gabe. Egun batean hogeita hamar animalia bisitan joan zitzaizkion, txikiak, ertainak eta handiak. Eta ipuinak eta pasadizoak kontatu zizkioten Saturri, laburrak, ertainak eta luzeak. Liburu honetan daude guzti-guztiak, txikietan txikienetik hasi eta handietan handienarekin bukatu.

Zerrenda:
Egile nagusia: Olaso Bengoa, Xabier
Argitaratua: Arre : Pamiela , [2014]
Bilduma: Haur literatura (Pamiela) ; 18
Gaia:
Generoa / Forma: Haur eta Gazteentzako Literatura
Loturak: Argitaletxearen webgunea
Adina / Maila: 8 urtetik aurrera (gorria)