Azala
Liburua Eskuragarri

Bainura! / [testua eta irudiak] Taro Gomi ; [itzulpena, Manu López Gaseni]

Bainuaren ordua atsegin eta josteta unea izan daiteke. Umeen estiloaren antzera egindako irudiekin disfrutatzeko aukera eskaintzeaz gainera, Bainura! laguntza tresna ere bada, gurasoek seme-alabei autonomia hartzen lagun diezaieten: garbitzea edo jatea bezalako jarduera errazak helduen laguntzarik gabe egin ahal izateko, portaerazko jarraibideak beharko dituzte autonomoak izaten hasteko. Haur hizkera orrialde guztiotan topatuko da: onomatopeiak, ikus- eta hitz-jolasak, liburu hurbil eta erakargarria bihurtzeko. Ipuineko protagonistari, haur gehienei gertatzen zaien bezala, nagikeria ematen dio bainatu behar izateak, batez ere jolasari utzi behar izateagatik. Egilearen beste estrategia bat umea lehoiz mozorratzea da, gizakien eta piztien arteko desberdintasuna agerian uzteko: piztiek ez dute arroparik erabiltzen ez eta xaboiz garbitzen ere. Txalekoa, praka edo barruko arropa kentzea ezinbesteko urratsak izango dira bainuontzira joateko; baina behin han dagoela, jolasa ez da zertan amaiturik, batez ere bainuaren ordua irudimenez inguratzen denean. Taro Gomi-ren obraren ezaugarrien artean sormen askatasuna eta gizarteko lotsa edo ahalkeak ezarritako arauekin hausteko joera aurki daitezke. Hala, ilustratzaileak umearen biliztasuna erabateko naturaltasunez irudikatzearen aldeko apustua egiten du.

Zerrenda:
Egile nagusia: Gomi, Taro
Egilea(k): López Gaseni, Manu
Argitaratua: Iruñea ; Pontevedra : Pamiela : Kalandraka, 2011
Edizioa: 1. argit.
Gaia:
Generoa / Forma: Album ilustratuak
Haur eta Gazteentzako Literatura
Loturak: Argitaletxearen webgunea
Adina / Maila: 2 urtetik aurrera (urdina)
Material-mota Kokapen-kodea Egoera Barra-kodea
Album ilustratuak AI GOM bai Eskuragarri  Maileguan eskatu EK15061110