Azala
Liburua Eskuragarri

Gerra Zibila Berriatuan eta Lekeitioko frontean : Berriatua Berrezarkuntzan, II. Errepublikan eta Gerra Zibilean / Patxi Juaristi Larrinaga

Berriatuan, gudako lehen lerroan geratu ziren beste herri batzuetan baino zibil gutxiago hil ziren: sei bonbardaketen eta tiroen ondorioz, eta kleroko bi kide fusilatuta (abade bat Larruskainen eta moja bat Bartzelonan). Gainera, guk dakigula, herriko mutilik ez zen hil borrokatzen, eta beste fronte batzuetan baino soldadu gutxiago hil zirela pentsa daiteke.Edonola ere, berriatuarren bizipenak gerrako frontea euren lurretan izan zuten beste herri batzuetakoen antzerakoak dira. Berriatuan ere samina eta beldurra nagusitu ziren 1936ko irailean, frontea bere lurretan kokatu zenean. Gainera, frankistek 25 pertsona atxilotu zituzten, zazpi emakumeri ilea moztu zieten eta hainbatek isunak, ondasunen bahiketak eta bortxazko lanak jasan behar izan zituzten.Liburu honen asmoa da Gerra Zibilean Berriatuan gertatu zena berreraikitzea, eta sufritu zuten herritarren oroimena bizirik gordetzea. Izan ere, Gerra Zibila, drama eta min asko duelarik ere, berriatuar guztien ondare historikoa da; ondo ezagutu eta gorde beharreko ondasun immateriala.Berriatua eta 1936ko gerra dira liburu honen ikergai nagusia. Hala ere, izenburuan Lekeitioko frontea ere irakur daiteke. Horren arrazoia da Berriatua Lekeitio sektorean kokatu zutela agintari militarrek, eta 1936ko gerrari buruzko liburu guztietan Berriatuko fronteari buruz hitz egin beharrean, Lekeitioko frontea aipatzen dela. Beraz, Berriatuan gertatuak hobeto kokatzeko, ezinbestekoa izan da Lekeitioko Frontea ere aztertzea. Berrezarkuntza garaia e...

Deskribapen osoa

Zerrenda:
Egile nagusia: Juaristi Larrinaga, Patxi
Erakunde egilea: Euskal Herriko Unibertsitatea. Argitalpen Zerbitzua
Argitaratua: [Bilbo] : Universidad del País Vasco, Servicio Editorial = Euskal Herriko Unibertsitatea, Argitalpen Zerbitzua , 2014
Gaia:
Generoa / Forma: Monografiak

Antzeko izenburuak