Azala
Liburua Eskuragarri

Aita gurea / Iñaki Irasizabal

Autogintzarako piezak fabrikatzen dituen lantegi txiki bat. Bi enpresari. Haien familiak, tartean Down sindromea duen seme bat, alaba jonki ohi bat. Prentsa hidraulikoak, trokelak, matrizeak... eta makina horiek guztiak erabiltzen zenbait behargin, zahar eta gazte, nor bere arazo eta ametsekin baina denak ere beren lanpostua galtzeko beldurrez.Eta horien guztien artean, kontrajartzeak, gaizki-ulertuak, etsaigoak, istripuak, lapurretak eta hainbat heriotza, nahita zein nahi gabe eragindakoak. Eleberri beltzean espezializatu da Iñaki Irasizabal, krimenean baino arreta gehiago jarriz beti gizartearen argi-ilunetan. Oraingo nobelaren berezitasuna da zein barrutik eta modu sinesgarrian erakusten digun lanaren mundua: industriako enpresa baten gorabeherak, langileen arteko harremanak... Eta horiez gain, familia-loturen indarra, droga giroaren itzalak...

Zerrenda:
Egile nagusia: Irasizabal, Iñaki
Argitaratua: Donostia : Elkar, L.G. 2015
Bilduma: Ateko bandan (Elkar) ; 30
Generoa / Forma: Helduentzako Literatura
Loturak: Argitaletxearen webgunea
Material-mota Kokapen-kodea Egoera Barra-kodea
Narratiba (Helduentzat) N IRA ait Eskuragarri  Maileguan eskatu IRALE17050608
Narratiba (Helduentzat) N IRA ait Eskuragarri  Maileguan eskatu EK15050923