Azala
Liburua Eskuragarri

Euskal irakaskuntza : 10 urte [1979-8, 1989-90] / [hitzaurrea, Mikel Zalbide]

Eskuartean duzun argitalpen honek helburu xumea du berez: Euskal Autonomi Elkarteko irakas-sistemaren euskalduntze- eta elebiduntze-lanean azken hamarhamabi urteotan eman diren pauso nagusien azalpen labur eta ulerterraz samarra eskaintzea. Esaten errazagoa da hori egiten baino, eta litekeena da honetan ere ustea erdi ustel gertatzea: korapilatu eta zabalegia bait da berez hezkuntza-mundua, gure artean ere, lau azalpen sinplerekin bere baitako gora-behera, antzaldatze eta emaitzak behar bezala eskaintzeko. Hemen ez da, gainera, hizkuntz normalkuntzazko saio guzti-guztien berri ematen, eskueran zeuden datuek ematen zuten aukeraz osatutako lehen zirriborro bat baizik. Berehala ohartuko da irakurle aztia, hori dela-eta, irakas-sistemaren euskalduntze-saioan funtsezkoak diren zenbait atal ¡a aipatu ere gabe geldituko direla oraingo honetan: irakasteredu elebidunen osakera eta hartarako erabilitako erizpide pedagogikoak, adibidez, ez dirá idazki honetan saihets-saihetsetik eta iragaitzean baizik aipatzen; unibertsitate-alorreko euskalgintza ere, ikasliburugintzaren alorrean egiten zaion aipamentxoan izan ezik, ez da oraingoan aztergai. Bere hutsune guztiekin ere baliozko argibiderik eskain dezakeela usté da, halaz ere: bai gai hauekin lanbidezko lotura duten irakasle, hezkuntz teknikari, euskara-arduradun eta unibertsitate alorreko ikertzaileei eta bai, beste muturrera joaz, euskal gizartearen azken urteotako nondik norakoaz halako kezka-apur bat duen herritar irakurle arruntari....

Deskribapen osoa

Zerrenda:
Egile korporatiboa(k): Euskadi. Argitalpen Zerbitzu Nagusia ; Euskadi. Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila ; Euskadi. Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila. Euskara Zerbitzua
Egilea(k): Zalbide, Mikel
Argitaratua: Gasteiz : Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia, 1990
Edizioa: 1. argit.
Bilduma: Euskara Zerbitzua. Zabalkunde-lanak (Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila) ; 24
Gaia:
Generoa / Forma: Monografiak
Baliabide digitalak
Loturak: Argitaratzailearen webgunea
Ikus digitalizatutako alea (PDF)
Sinopsia:Eskuartean duzun argitalpen honek helburu xumea du berez: Euskal Autonomi Elkarteko irakas-sistemaren euskalduntze- eta elebiduntze-lanean azken hamarhamabi urteotan eman diren pauso nagusien azalpen labur eta ulerterraz samarra eskaintzea. Esaten errazagoa da hori egiten baino, eta litekeena da honetan ere ustea erdi ustel gertatzea: korapilatu eta zabalegia bait da berez hezkuntza-mundua, gure artean ere, lau azalpen sinplerekin bere baitako gora-behera, antzaldatze eta emaitzak behar bezala eskaintzeko. Hemen ez da, gainera, hizkuntz normalkuntzazko saio guzti-guztien berri ematen, eskueran zeuden datuek ematen zuten aukeraz osatutako lehen zirriborro bat baizik. Berehala ohartuko da irakurle aztia, hori dela-eta, irakas-sistemaren euskalduntze-saioan funtsezkoak diren zenbait atal ¡a aipatu ere gabe geldituko direla oraingo honetan: irakasteredu elebidunen osakera eta hartarako erabilitako erizpide pedagogikoak, adibidez, ez dirá idazki honetan saihets-saihetsetik eta iragaitzean baizik aipatzen; unibertsitate-alorreko euskalgintza ere, ikasliburugintzaren alorrean egiten zaion aipamentxoan izan ezik, ez da oraingoan aztergai. Bere hutsune guztiekin ere baliozko argibiderik eskain dezakeela usté da, halaz ere: bai gai hauekin lanbidezko lotura duten irakasle, hezkuntz teknikari, euskara-arduradun eta unibertsitate alorreko ikertzaileei eta bai, beste muturrera joaz, euskal gizartearen azken urteotako nondik norakoaz halako kezka-apur bat duen herritar irakurle arruntari.
Deskribapen fisikoa:126 or. : z.-b. graf. ; 27 cm
ISBN:84-457-0043-X
84-7542-899-1 (1. edizioa)