Azala
Liburua Eskuragarri

Euskararen isobarak : hamasei gezur handi eta koda bat / Pako Aristi

Koldo Izagirrek gure hizkuntzan artseniko aztarnak aurkitu zituen bezala, Pako Aristi euskararen inguruko diskurtsoa kutsatzen duten gezurrak detektatzen saiatu da liburu honetan: euskara politizatua dagoela, ez dela modernoa, subentzionatua dagoela, erakargarritasuna falta zaiola...Horretarako mila urteko historia marrazten du, Nafarroako Erresumaren garaitik hasi eta gaurdaino euskarak jasan duen endekapen planifikatua deskribatuz.Botere hegemonikoak, berez bereizia zen lurralde bat menderatu duenean, gezurrak asmatzen baititu bere aurpegia ederresteko, eta menderatua konplexuz betetzeko. Gero gezurrok inposatzen ditu, eta guk irentsi egiten ditugu, azkenik, gezurren gainean eraikitako ekimenak antolatzeko.Liburu hau zaplazteko bat da diskurtso desideologizatuen aurpegian; kolpe bat gogoeta alienatuen mahai gainean. Astindua, eta ondoren, katarsia. Hori guztia estilo bizian idatzia, istorio, pasadizo, aipu eta gogoeta zorrotzak erabiliz.Liburu pertsonala, guztiz, baina herri baten hatsa jaso nahi duena. Aspertu behintzat, irakurle, ez zara aspertuko.

Zerrenda:
Egile nagusia: Aristi, Pako
Argitaratua: Donostia : Erein, 2014
Edizioa: 1. argit.
Bilduma: Saiopaperak. Pentsamendua eta gizartea (Erein) ; 14
Gaia:
Generoa / Forma: Saiakerak
Loturak: Argitaletxearen webgunea
Material-mota Kokapen-kodea Egoera Barra-kodea
Monografia SOZIOLING. ARI eus Eskuragarri  Maileguan eskatu IRALE17060148
Monografia SOZIOLING. ARI eus Eskuragarri  Maileguan eskatu IRALE17050955
Saiakera S ARI eus Eskuragarri  Maileguan eskatu EK16030235
Saiakera S ARI eus Eskuragarri  Maileguan eskatu EK15010097