Mamuak / Ana Urkiza
Kontakizun laburrak eta luzeak txandakatuz, beldurrak, damuak, ilusio zapuztuak landu ditu Ana Urkizak ipuin bilduma honetan. Bizikidetzaren gazi-gozoak, bikoteen bakardade konpartituak, gurasoen larritasunak, gaztaroaren ihes ebitaezina, esperantzen ihartze geldoa... horra narraziootan begirada zorrotz baina aldi berean amultsu batez landuriko gaietako batzuk.Iraganetik datoz mamuok sarri: noizbaiteko mutil-laguna ager liteke bat-batean, edo bikotekide izan zitekeen baina izatera iritsi ez zena; norberaren itxaropenak eta oroitzapenak ez datoz beti bat besteak dituenekin... Bizitzaren erdialdera iritsita, gaztetako ametsak errealitatearekin kontrastatu beharra dator, denboraren ispiluan begiratu beharra, dela seme-alaben imintzio aztoratuetan, dela aita-amen keinu nekatuetan.
| Egile nagusia: | Urkiza, Ana |
|---|---|
| Argitaratua: |
Donostia
: Elkarlanean
, 2014
|
| Bilduma: |
Literatura (Elkar)
; 331 |
| Generoa / Forma: |
Helduentzako Literatura
|
Antzeko izenburuak
-
Ekialdeko mamuak / Jon Arretxe
nork: Arretxe, Jon
Argitaratua: (2014) -
Haragizko mamuak / Karmele Mitxelena
nork: Mitxelena, Karmele
Argitaratua: (2022) -
Mamuak / testua, Sébastien Perez ; ilustrazioak, Isabella Mazzantini ; [itzulpena, Amets Santxez Munain (Bakun SL)]
nork: Perez, Sébastien
Argitaratua: (2023) -
Itsasoko mamuak / P'u Sung-Ling ; itzulpena, Karlos Santisteban
nork: Sung-Ling, P´u
Argitaratua: (1987) -
Hilerriko mamuak / egilea, Aitor Arana ; marrazkilaria, Aitziber Alonso
nork: Arana, Aitor
Argitaratua: (2004)


