Azala
Liburua Eskuragarri

Gorputz adierazpena Lehen Hezkuntzan [Interneteko baliabidea] / Maria Teresa Vizcarra Morales (koord.)

Gorputz-adierazpena da gorputz-heziketako irakasleen artean pasio gehien sortzen duen eduki multzoa: batetik, beldurra, konfiantza eza, ikara, ezinikusia sortzen ditu eta, bestetik, poza, algara, lilura, miresgarritasuna. Irakasleak eduki multzo horrekiko duen iritziaren arabera modu batean edo bestean iritsiko da ikasleengana eta, hala, eduki horiek ekiditeko edo lantzeko gogoa sortuko da. Gorputz Heziketako irakasleen artean kirolak, jolasek eta jarduera kodifikatu eta egituratuek buruko min gutxiago sortzen dute; badakigu nola egin, zer egin, nola kudeatu taldea eta eginbeharra, baina gorputz-adierazpenean ez dakigu zer egin, nola sortu giroa, nola ekidin lotsa. Azken urtetan, Irakasle Eskolan saiatu naiz gorputz-adierazpenarekin harreman estua mantentzen, eta ikasle batzuen practicumeko lanekin froga bat egitea erabaki genuen, gorputz-adierazpenaren inguruan egitea unitate didaktikoen bilduma bat irakasleei eta ikaskideei zuzenduta. Era horretan, ikasleek unitate didaktikoak egituratzeaz gain, beren beldurrak, esperientziak eta bukaerako inpresioa kontatzeko aukera izango zuten. Testu honetan Gorputz Adierazpena ikasgaia guk ulertzen dugun moduan aurkeztu dugu. Oinarri teorikoak irakasleak jarri ditu eta garapen praktikoa ikasleek jorratu dute, oinarri teorikoak beren erara interpretatu eta gero.

Zerrenda:
Erakunde egilea: Euskal Herriko Unibertsitatea. Argitalpen Zerbitzua
Egilea(k): Vizcarra Morales, María Teresa
Argitaratua: [Leioa] : Euskal Herriko Unibertsitateko Argitalpen Zerbitzua L.G. 2014
Hezkuntza-etapa: Lehen Hezkuntza (LMH)
Gaia:
Generoa / Forma: Curriculumeko baliabideak
Baliabide digitalak
Monografiak
Loturak: Argitaletxearen webgunea
Ikus liburuaren bertsio digitala
Material-mota Kokapen-kodea Egoera Barra-kodea
Monografia 372.36 VIZ gor Eskuragarri  Maileguan eskatu EK14101507