Azala
Liburua Eskuragarri

Suminaren estrategia / Fernando Morillo

Mendekua hotz zerbitzatu behar omen da; norbere haserrea kontrolatu eta ondo pentsatu zer pauso eman. Eleberri honetan ere, ezkutuan gordetzen den protagonistak maisuki mugitzen ditu bere piezak, xake-partida erraldoi batean bezala: amodiozko minak, gazte sentiberen depresioak, balizko suizidioak... Norena da hari horiek guztiak elkartzen dituen eskua? Zein da estrategia horren azken helburua? Misteriozko eleberri guztiz erakargarri bat idatzi du Fernando Morillok, jakin-mina pizten duen joko intelektual baten moduan eraikia, arnasari eutsiz eta eskuetatik kendu ezinik irakurtzen dena hasi eta buka.

Zerrenda:
Egile nagusia: Morillo, Fernando
Argitaratua: Donostia : Elkar, 2012
Edizioa: 8. argit.
Bilduma: Ateko bandan (Elkar) ; 6
Generoa / Forma: Helduentzako Literatura
Loturak: Argitaletxearen webgunea
Material-mota Kokapen-kodea Egoera Barra-kodea
Narratiba (Helduentzat) N MOR sum Eskuragarri  Maileguan eskatu EK14091359