Azala
Liburua Eskuragarri

Ezinbestean / Unai Baztarrika

Ezinbestean idatzitako lerroak dituzu hauek, luzaroan nituen idea harriztatuak, paperera eramanak. Erraietatik bertatik erauzitako poema sare itoa da. Idazteaz, idatzi ezinaz eta sorkuntza behartuaz hitz egiten dut liburu honetan. Barneko nahiz kanpoko hormez egindako gogoeta. Arraildutako pareta zaharrez, baina baita eraiki berri ditugun horma ikusein horietaz ere. Inoiz irmo izan nituen sentipenen dekadentziari oihu egiten diot testu hauetan. Barnean lehertu zaizkidan trumoiei emandako hitzezko erantzuna da. Iraganaren ateak itxi eta garai berri baten aurrean ezinbestean idatzi ditudan poemak.

Zerrenda:
Egile nagusia: Baztarrika Otegi, Unai
Erakunde egilea: Blas de Otero Fundazioa
Argitaratua: Donostia : Erein , 2014
Generoa / Forma: Poesia
Helduentzako Literatura