Azala
Liburua Eskuragarri

Ispilu hautsia / Mercé Rodoreda ; Antton Olano Irurtia, itzultzailea

Ispilu hautsia, Mercè Rodoredaren eleberri luzeena eta konplexuena, familia bateko hiru belaunaldiren historia da, Valldaura-Farriols familiaren sorrera, goraldi eta gainbeherarena, hain zuzen, eta toki eta denbora jakin batean gertatzen da: Bartzelonan, XIX. mendearen bukaeratik Gerra Zibilaren ondorengo urteak arte. Toki nabarmena dute bertan Rodoredak bere obran zehar hamaika aldiz tratatu dituen gaiak eta kezkak: haurtzaroko paradisu galdua, familia barruko giro itogarria, nahi gabeko amatasuna, maitasunaren eta batez ere ezkon bizitzaren ezina, loreen unibertsoa, gerraren hondamena, gizakiaren bakardadea...; bai eta, modu lausoagoan bada ere, idazlearen beraren interes intelektualak ere: literatura, pintura, musika... Aldi berean, Ispilu hautsiak, denboraren halabeharrezko joanak, arian-arian, pertsonengan eta gauzetan eragiten duen hondamendia du gogoetagai: denborak dena suntsitzen du eta oroimena −sobera mitifikatua askotan− da haren kontra dugun antidoto bakarra.

Zerrenda:
Egile nagusia: Rodoreda, Mercè (1909-1983)
Egilea(k): Olano, Antton
Argitaratua: [Irun] : Alberdania ; [Donostia] : Erein ; [Iruñea] : Igela, L.G. 2013 2013
Bilduma: Literatura Unibertsala (Ibaizabal)
Generoa / Forma: Helduentzako Literatura
Material-mota Kokapen-kodea Egoera Barra-kodea
Narratiba (Helduentzat) N ROD isp Eskuragarri  Maileguan eskatu IRALE17050649
Narratiba (Helduentzat) N ROD isp Eskuragarri  Maileguan eskatu EK13101245