Irakurketa hizkuntz klasean / Eddie Williams ; [itzultzailea, Usoa Larramendi]
Liburu hau jatorrizko hiztun ez diren haur , gazte edo helduei hizkuntza batetako ikastaroak ematen edo eman nahi dizkietenentzat idatzi da nagusiki. Bere xedea zera da, irakasle hauei irakurketaren egitekoari buruzko erabaki praktikoak hartzen laguntzea. Erabakiok hartzen laguntzeko , hiru alderdi daude kontuan hartu beharrekoak. Lehenengoa, zer da irakurtze prozesua, zehazki? Zein ezagutza behar da irakurtzeko gai izateko? Eta nola eragiten dute gure irakurtzeko arrazoiek irakurtzeko moduan? Bigarrena, irakurketaren rola hizkuntza arrotzaren ikasleentzat: nola lagun dezake irakurketak hizkuntz ikaskuntzan? Ikasleek erraz uler ditzaketen testuak bakarrik irakurri beharko lukete, edo material zailagoekin egin beharko lukete Jan? Zein da irakurmen- ariketen helburua eta nola epai dezakegu zeintzu diren baliagarriak eta zeintzu ez? Hirugarrena, irakurketa hizkuntz programan integratzea: zeintzuk izan beharko lukete irakurketaren xedeak , eta nola integra daiteke irakurmena beste trebetasunekin batera , hau da, entzumena, mintzamena eta idazmenarekin, programa orekatu bat moldatzeko? Hiru alderdi hauek elkarlotuta daude, noski, beraz, ezinezkoa da irakurtze programa koherentea moldatzea eta horretarako material praktikoa lortzea, garatu behar diren irakurtze prozesuen ideia bat eduki gabe. Prozesu hauek, irakurleak ikasten ari den hizkuntza batetan irakurtzen duenean nabaritzen dira, ostera. Faltsua izango litzateke hizkuntza arrotz batetan irakurtzeko «teoria egoki » bat da...
| Egile nagusia: | |
|---|---|
| Erakunde egilea: | |
| Egilea(k): | |
| Argitaratua: |
Donostia
: HABE,
L.G. 1987
|
| Bilduma: |
Itzulpen saila (HABE)
; 16 |
| Gaia: | |
| Generoa / Forma: |
Monografiak
|
| Loturak: |
Argitaletxearen webgunea (HABE) Argitaletxearen webgunea |


