Eztabaida erabilgarriak : eginkizunean zentraturiko jariotasunaren praktika / Penny Ur ; [itzultzailea, UZEI]
Liburu honetan ingelesa hizkuntza arrotz bezala irakastearen aspektu konkretu bat tratatzen da: jariotasunaren praktika. Hizkuntza modu sortzailean, azarritasunez eta era pertsonal batean erabiliz, ikasleak ikasgelan hitz egitera bultzatu ahal izateko zenbait bide iradokitzen du. Erabilera hori bideratzeko bitartekoari eztabaida deitzen zaio, hitz hori oso zentzu zabalean hartuz. Lehen atalean, eztabaida on baterako ezinbestekoak diren elementu batzuk isolatzen eta horiei buruz orokortzen saiatu naiz; elementu horietako batzuk oso ezagunak dira eta berorietaz asko idatzi da (mintzagai interesgarriak, talde-lana, rol-jokoa}, beste batzuk, berriz, ia baztertuak egon dira (eginkizuna interes-zentro bezala, prozesuaren antolaketa). Bigarren atala, eztabaida-jarduerei buruzko adibide praktikoek osatzen dute. Adibide hauek zuzenean edo zeharka nik probatu eta eraginkor aurkitu ditudan ariketetan oinarrituak daude. Ideia honetako asko, ingelesean aski aurreratuak dauden ikasleei irakasteko aproposak dira; hots, hizkuntz institutu eta unibertsitateetako erdi-mailako taldeentzat eta hauek baino aurreratuagoentzat eta irakasmaila ertainetako eskoletako talde altuenentzat. Ideia horietako batzuk, ordea, oinarrizko eta behe-mailako klaseetan arrakastaz erabil daitezke eta hala adierazi dut zegokion lekuetan. Liburuaren bukaeran, Bibliografia eta Indizea aurki daitezke. Bibliografia hautetsia da; honen helburua irakasleari ikasgelako eztabaidak planeatzen, prestatzen eta egikaritzen lag...
| Egile nagusia: | |
|---|---|
| Egile korporatiboa(k): | ; |
| Argitaratua: |
Donostia
: HABE,
L.G. 1986
|
| Bilduma: |
Itzulpen saila (HABE)
; 11 |
| Gaia: | |
| Generoa / Forma: |
Monografiak
|
| Loturak: |
Argitaletxearen webgunea (HABE) Argitaletxearen webgunea |
| Material-mota | Kokapen-kodea | Egoera | Barra-kodea |
| Monografia | 81'232:316.77 URP ezt | Eskuragarri Maileguan eskatu | EK17030354 |
| Monografia | 81'232:316.77 URP ezt | Eskuragarri Maileguan eskatu | EK13101136 |


