Azala
Webgunea Eskuragarri

Ahotsak ikasgelan [Interneteko baliabidea - Webgunea] / Badihardugu Euskara Elkartea

Ahozko ondarea, memoria historikoa eta transmisioa ikasgelan lantzeko materiala. 150 bideo-fitxa baino gehiago prestatu ditugu, hainbat adin eta mailatako ikasleentzat. Ahotsak.eus egitasmoaren helburua ahozko ondarea bildu eta erabiltzaileen esku jartzea da. Hasieratik pentsatu dugu jasotako materiala ikastetxeetan oso erabilgarria izan daitekeela, bai hizkeraren ikuspegitik eta baita gure historia ezagutzeko ere. Belaunaldien arteko transmisioa egiteko beste modu bat da, azken batean: lehen etxe barruan, sutondoan, egiten zena orain ikasgelan egitea, teknologia berriak lagun hartuta. Irakasleen eta hezitzaileen aldetik ere interesa nabarmena zen, aspalditik. Horregatik hasi ginen hezkuntzako proiektuarekin, 2010. urtean. Eta horrela sortu zen Ikasgelan webgunea, sortzen ari ginen materiala partekatzeko. Lanketa eta proba ugari egin ditugu azken urteotan, eta webgunea ere urtez urte hazten joan da. Bideo-fitxak dira gure materialaren oinarria: bideoa eta bideoari lotutako proposamen zein azalpenak. Materiala atalean ditugu jasota guztiak. Bi motatako bideo-fitxak ditugu: Fitxa didaktikoak: Gaikako bideoak. Edukia lantzeko bideo-fitxak dira, gai askori buruzkoak. Kanta eta jolasak: Adinekoei jasotako kanta eta jolasak, ikastetxeetako haurrekin landuak. Bideo-fitxa guztiak mailaka, gaika eta ikasgaika daude sailkatuta, irakasle bakoitzak interesatzen zaiona erraz aurki dezan.

Zerrenda:
Erakunde egilea: Badihardugu Euskara Elkartea (Eibar)
Argitaratua: Eibar : Badihardugu Euskal Elkartea, [2011]
Bilduma: Ahotsak ikasgelan
Gaia:
Generoa / Forma: Erreferentzia-materialak
Eduki digital didaktikoak
Baliabide digitalak
Loturak: Webgunea ikusteko