Lehen sorospenak eta uretako salbamendua : gorputz- eta kirol-ekintzen sustapena / [egileak] Edurne Lizarazu Casamayor, Lizar Irazusta Etxeberria ; [hizkuntz arduraduna, Josefran Ispizua Lazkano]
Esku artean duzun liburu hau Lehen sorospenak eta uretako salbamenduan euskaraz argitaratu den lehen testuliburua da; hala ere, sorosle ikasketak euskaraz egin nahi dituenentzat behar-beharrezkoa izateaz gain, edozein euskaldunentzat ere baliagarria da, gizarte osoarentzako lan-tresna baita. Izan ere, istripuak noiznahi jazo daitezke eta jakina, sorospen ezagutzak gerto eta jende gehiagok izan, orduan eta mesedegarriagoa gizarte osoarentzat. Lau urte luzeko lanaren ondoren, Edurne Lizarazu eta Lizar Irazusta egileek orain arte inguruko hizkuntzetan aurkitzen ziren edukiak liburu honetan euskaraz idatzi dituzte. Langile, irakasle zein ikasle izan, mediku, erizain, osasun-laguntzaile oro eta sorosleek bertan lan tresna egokia aurkituko dute protokoloa aurrera eramaterakoan edo hiztegia aberasterakoan. Sorosle zaletasuna duen edonork (mendizale, surflari...) ere zer ikasia aurkituko du testu honetan. Beraz, testuliburu hau sorosleentzat ez ezik, osasun alorrean diharduen edonorentzat ere baliagarria izango da; bertan osasun alorreko hiztegia lantzen kemen eskerga erakutsi baitute egileek. Koloreez bereizita daude liburuaren bi zatiak eta koloreak erruz erabili dira argiago ikus daitezen erakutsi nahi diren teknikak. Mediku edo erizainak ez direnek egin edo erabili ezin dituzten teknikak ere erakusten dira, sorosle-gaiek ezagut ditzaten eta beraz, oinarrizko bizi euskarrietan erabiltzen ikusten badituzu, ez zaitez harritu.
Egile nagusia: | |
---|---|
Egilea(k): | ; |
Argitaratua: |
Zarautz :
Dakit,
2003
|
Edizioa: | 1. argit. |
Hezkuntza-etapa: |
Lanbide Heziketa (LH) |
Lanbide-arloa: |
Gorputz eta kirol-ekintzak |
Heziketa-zikloa: |
Gorputz eta kirol ekintzen sustapena Gorputz eta kirol ekintzen sustapena (Heziketa Zikloa). Goi maila |
Gaia: | |
Generoa / Forma: |
EIMAk onetsitako materialak
Curriculumeko baliabideak |
Adina / Maila: |
Goi mailakoa |
Material-mota | Kokapen-kodea | Egoera | Barra-kodea |
Lanbide Heziketa | I GORP 614.88 5 03 | Eskuragarri Maileguan eskatu | 1010295 |
Lanbide Heziketa | I GORP 614.88 5 03 | Eskuragarri Maileguan eskatu | 1003445 |