Azala
Liburua Eskuragarri

Hizkuntzaren barrurako atea [Interneteko baliabidea] / Dabid Anaut Peña

Hizkuntza gure naturarekin, gure biologiarekin, gure burmuinarekin... oso era berezian eta partikularrean lotutako zerbait da. Baditugu ondorio horretara eraman gaitzaketen datu ugari, esanguratsuak oso: hizkuntzen ezaugarriak, burmuineko lesioen ondorio harrigarriak, hizkuntzaz jabetzeko dugun modua, hizketan gertatzen zaizkigun okerrak eta bitxikeriak, gainerako animalien artean ikus ditzakegun zenbait fenomeno eta ezaugarri...Gure eguneroko hizkuntzarekin eta gure espeziearen hizkuntza-gaitasunarekin dugun harreman bitxi, partikular eta txundigarriak eragin du idazlan hau, eta horrek berak eragin ditu hemen jaso diren galdera nagusiak: harreman hori noiz eta nola sortu zen? Nolako bilakaera izan zuen? Ba al dute planetako gainerako animaliek honen gisakorik? Non eta nola dago «instalatuta» hizkuntza gure baitan? Nola eskuratzen dugu?...Erabateko eta adostutako erantzunik ez dugun arren, hipotesi, ideia eta proposamenak ugariak dira oso, baita erakargarriak eta iradokitzaileak ere askotan. Horietako batzuei begiratu bat eman zaie liburu honetan -denak aipatzea ezinezkoa izaki, esanguratsuenak biltzen saiatu gara-, eta hizkuntzaren barrurako atea zabaltzen saiatu gara, hainbat jakintza-arlok irekitako leihoek gero eta argitsuago bihurtzen ari diren gela horren edertasunari erreparatzeko, eta irakurlea gai honen inguruan sakontzera bultzatzeko.

Zerrenda:
Egile nagusia: Anaut, Dabid
Argitaratua: Bilbo : Udako Euskal Unibertsitatea , 2012
Gaia:
Generoa / Forma: Baliabide digitalak
Monografiak
Loturak: Argitaletxearen webgunea
Liburuaren bertsio digitala (Buruxkak)
Material-mota Kokapen-kodea Egoera Barra-kodea
Monografia 81 ANA hiz Eskuragarri  Maileguan eskatu EK13020424