Arrazoia ez dago edukitzerik : edo koipe gutxiko hizketa aditu nahi duten belarrientzat egindako liburua, haizezko arrazoi baten esanera moldatua, luzaz pentsatu eta motzean idatzia; estalitako zikina agertzeko egarri bat dakar berekin, nahiago izanez gauza on garbiak ixilik eta bakean utzi / Iñaki Segurola
Liburua gogoeta laburren bilduma bat da, funtsean. Laburtasuna ez da, nolanahi ere, aforismoraino iristen, kasu bakan batzuetan izan ezik. Autoreak berbatura deitzen dio (eta ez literatura) darabilen hizkuntza, mintzamolde edo estiloari: ahozkotasuna izeneko esparru horretaraino mugatu gabe ere, berba edo hitzetik abiatzen dela dio bere jarduna, letra hiletik baino areago. Mamiari dagokion aldetik, arrazoiaren jabetasuna izan liteke, zerbait izatekotan, liburuaren muina; arrazoia eduki beharrak dakarren okerra edo ezina ere bai, nolazpait. Era guztietako zerei buruzko gogoetetan agertu nahi luke autoreak egiazko arrazoi baten jabe egin ezina.
Zerrenda:
| Egile nagusia: | |
|---|---|
| Argitaratua: |
Irun :
Alberdania,
2012
|
| Edizioa: | 1. argit. |
| Bilduma: |
Saiakera (Alberdania)
; 58 |
| Generoa / Forma: |
Saiakerak
|
| Loturak: |
Argitaletxearen webgunea |


