Idazten ari dela idazten duen idazlea edo Literatura gaixotasun gisa / Iban Zaldua
X idazlea idazten ari da. Eleberri bat; ohi duen bezala, luma estilografikoaz, paperean. Eta Xk, idazten ari den pasartean, beste idazle bat deskribatzen du, Y, hura ere idazten ari dela, nouvelle bat: Olivetti baten aurrean dago, teklak jo eta jo. Eta Yren nouvellean beste idazle bat da protagonista, Z, eta hura ere idazten ari da, ordenagailu eramangarri batean, ipuin bat. Eta ipuinean, irakurtzen ari zaren honetan hain zuzen, bat-bateko iktus batek jotzen du X idazlea, eta hil egiten du. Eta luma haren eskutik erori bezain laster, nobelan, paralisi moduko batek hartzen du Y idazlea, eta bere burua zerraldo erortzen da idazteko makinaren gainean.Kopetari odol arrasto bat dario: tantek organ dagoen nouvellearen orria zipriztintzen dute. Eta ni, Z idazlea, jazoko zaidanaren esperoan geratu naiz. Ez dakit, ordea, heriotza ala askatasuna izango den.
| Egile nagusia: | Zaldua, Iban |
|---|---|
| Argitaratua: |
Donostia
: Elkar
, [2012]
|
| Bilduma: |
Literatura (Elkar)
; 331 |
| Generoa / Forma: |
Helduentzako Literatura
|
Antzeko izenburuak
- Idazten [ariketa-koadernoa]
-
Aita liburu bat idazten ari da / [testua] Tomas Dirgèla ; [irudiak] Inga Dagilè ; itzultzailea, Angel Erro
nork: Dirgèla, Tomas
Argitaratua: (2022) -
Idazten ikasi : Lehen Hezkuntza, lehen zikloa / [egileak, Urtza Garai Ruiz, Aintzane Etxebarria Lejarreta eta Asier Romero Andonegi ; irudiak, Azulamarillo]
Argitaratua: (2011) -
Hitz lauz idazten / Bitoriano Gandiaga ; sarrera eta edizinoa, Iñaki Sarriugarte Irigoien
nork: Gandiaga, Bitoriano (1928-2001)
Argitaratua: (2006) -
Letrak idazten ikasten dut / [ilustrazioak, Emanuela Carletti, Millan Illustrations Agency , itzulpena, Antton Irusta]
nork: Carletti, Emanuela
Argitaratua: (2010)


