Azala
Webgunea Eskuragarri

Teknologia interaktiboa [Teknologia DBH1-4] [Interneteko baliabidea - Eduki digital didaktikoa] SD 4: Zergatik dira garrantzitsuak materialak? / Deusto Fundazioa

Zerrenda:
Erakunde egilea: Deusto Fundazioa
Argitaratua: (Bilbo) : Deusto Fundazioa , 2012
Hezkuntza-etapa: Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (DBH)
Ikasgaia: Teknologiak
Generoa / Forma: Curriculumeko baliabideak
Baliabide digitalak
Loturak: Argitaletxearen webgunea
Joan material honetara
Adina / Maila: 1.maila
2.maila
3.maila
4.maila
Aurkibidea:
  • Gizakiaren bilakaera materialei lotuta egon da beti, eta gizakiak haiek erabiltzeko eta eraldatzeko izan duen gaitasunari. Izan ere, materialak lortzea jarduera etenik gabea izan da historian zehar. Ingurura begiratzen badugu, erraz-erraz bereiziko ditugu hainbat material mota: zura, plastikoa, beira, burdina, aluminioa, ehunak, zeramika eta abar. Erabilera teknikoko materialez inguratuta bizi gara. Hala ere, materialen jatorria naturak eskaintzen dizkigun baliabideetan dago, handik lortzen baititugu lehengaiak. Beraz, ahalegina egin behar da jarduera teknologikoak ahalik eta eraginik txikiena izan dezan naturan. Ondorioz, garrantzitsua da lehengai ez berriztagarrien kontsumoa ahalik eta gehien gutxitzea, kontsumo arduratsu eta jasangarria bultzatzea, gutxiago kutsatzea eta ahalik eta gehien birziklatzea.