Azala
Liburua Eskuragarri

Irudiaren hiria : euskal herritarren komunikazio-gaitasunak / Jose Inazio Basterretxea Polo (EHU, UEU) ... [et al.] ; [hizkuntza-zuzenketen arduraduna, Ander Altuna Gabiola]

Gure bizitzaren arlo profesionaleko nahiz denbora libreko gero eta ordu gehiago ari dira hartzen Internet eta ikus-entzunezkoak. Gutxi-asko, erabat harrapatuta gaude denok teknologia komunikatiboen matazan. Ikus-entzunezkoen kontsumo-azturetatik harago, teknologia komunikatiboen lengoaiak eta herritarren komunikazio-gaitasunak deskribatzen dira liburu honetan.Gure ustea da ahula dela komunikazioaren gaineko gaitasuna eta alfabetizazioa gure artean. Teknologiak darabiltzagu, asko sarritan; ez beti jakinda ondo zertan ari garen. Datuak hor daude, liburuaren baitan. Argiak dira. Kontuan hartu beharko genituzke.Modu orokor batean, honako puntu hauetara laburbil dezakegu liburuan deskribatu ditugun errealitate konplexuak:Halere, ikus-entzunezko komunikazioaren produktuak aztertu eta baloratzeko orduan, ez da kolektibo hori prestatuena, gazte helduena baizik (19-24 bitartekoena). Adin-ezpal horretako jendearen artean -eta ez ume koxkorren artean- aurkitu dugu euskal populazio prestatuena, kontsumitzen duena deskribatzeko eta epaitzeko orduan.Oro har, fenomeno horretatik at bizi da hirurogeita bost urtetik aurreragoko euskal herritarra. Telebistara lotzen da haren kultura-kontsumo mediatua. Bere komunikazio-esparrutik at daude bestelako teknologia informatiboak eta formatiboak oro.

Zerrenda:
Erakunde egilea: Udako Euskal Unibertsitatea
Egilea(k): Basterretxea Polo, Jose Inazio ; Andrieu Sanz, Amaia ; Idoyaga, Petxo ; Jiménez Iglesias, Estefania ; Ramirez de la Piscina, Txema ; Altuna, Ander
Argitaratua: Bilbo : Udako Euskal Unibertsitatea, L.G. 2011
Gaia:
Generoa / Forma: Baliabide digitalak
Monografiak
Loturak: Ikus aurkibidea eta deskargatu liburuaren bertsio digitala argitaratzailearen webgunean (PDF)
Material-mota Kokapen-kodea Egoera Barra-kodea
Monografia 316.77:654.1 iru Eskuragarri  Maileguan eskatu 1021993