Azala
Liburua Eskuragarri

Etakideen ametsak / Markos Zapiain

Ikuspuntu harrigarri batetik abiatzen da Markos Zapiain saiakera hau idazteko: euskal literaturan, ETAko kideak protagonista diren nobeletan, pertsonaia etakide horiek egiten dituzten ametsak hartzen ditu aztergai. Bernardo Atxagaren hiru eleberri daude idazlan ikertuen artean ("Gizona bere bakardadean", "Zeru horiek", "Soinujolearen semea"); eta puntako beste sei idazleren nobela bana: Ramon Saizarbitoriaren "Hamaika pauso", Arantxa Urretabizkaiaren "Koaderno gorria", Koldo Izagirreren "Agirre zaharraren kartzelaldi berriak", Harkaitz Canoren "Pasaia Blues", Joseba Sarrionandiaren "Lagun izoztua", eta Txillardegiren "Labartzari agur." Literatur kritika ohikoak bistakoa errepikatu eta balizko kalitatea epaitzen badu, Zapiainek, hainbat arlotako materialen, analisien eta hausnarketa pertsonalaren bidez, ustekabeko esanahiak aterarazten dizkie testu horiei, bai eta irakurleari gogoeta eragin ere, fikziotik harago dauden errealitateei buruz. Politika? Filosofia? Psikoanalisia? Guztietatik

Zerrenda:
Egile nagusia: Zapiain, Markos
Argitaratua: Donostia : Elkar, L.G. 2011
Bilduma: Eztabaida (Elkar) ; 22
Generoa / Forma: Helduentzako Literatura
Loturak: Argitaletxearen webgunea
Material-mota Kokapen-kodea Egoera Barra-kodea
Narratiba (Helduentzat) N ZAP eta Eskuragarri  Maileguan eskatu 1021949