Nere berriketa eta aitortza [Interneteko baliabidea] / Leon Albeniz "Iruntxiberri"
"Nere berriketa eta aitortza" du liburu onek izenburua. Lagunarteko berriketa edo itz-aspertu baten bizitasuna eta erreztasuna dituan kontaera da, izan ere, alde batetik; eta aitortza baten seriotasunez jantzia dago, bestetik. Jokalariak euskal jendearen talde bat dira, baiña bere mundua eta giroa ez dakit iñoiz agertu ote diran liburu ontan baiño garbiago eta erosoago. Onako au gure erri-jokoen istorirako bear-bearrezko liburua degu, beraz; gertaera jakingarri askoren kontaera eta testigantza eskeintzen diguna. Aia aldeko euskera jatorrarekin. Iruntxiberri korrikalaria izen bereko baserrian jaio zan, Aiako herrian, 1937-ko abenduaren 18-an. Leon Albeniz Maiz ditu izen-abizenak. Zenbat apustu jokatu ote ditu bere denboran? Korrika geien-geienak, baiña bai banaka batzuk bestela ere. Zenbait marka arrigarri utzi ere bai gerorako. Markarik aundiena, edo ustegabekoena beintzat, orain jartzera datorrela esango nuke: liburu mardu au idatzi, alajaiña, bere bizitza eta apustularien mundua azalduz, bere jaioterriko euskera jator, aberats eta garbiarekin. Anketako bizkortasuna plazetan erakutsi oi zuan bezela, orrialde auetan idazle-sena agertzen digu, iñor gutxik olakorik usteko ez bazuan ere. Aren izena orain arte gure kirol-gizonen zerrendan idatzita zegoen; emendik aurrera, berriz, liburu eder baten azalean ikusiko degu, egille bezela. Bejondaiola!
Egile nagusia: | |
---|---|
Argitaratua: |
Donostia
: Auspoa : Gipuzkoako Foru Aldundia, kultura Zuzendaritza Nagusia,
L.G. 2003
|
Bilduma: |
Auspoa Liburutegia (Sendoa)
; 285 |
Gaia: | |
Generoa / Forma: |
Baliabide digitalak
Monografiak |
Loturak: |
Liburuaren bertsio digitala |
Material-mota | Kokapen-kodea | Egoera | Barra-kodea |
Monografia | 929 ALB ner | Eskuragarri Maileguan eskatu | EK21020174 |
Monografia | 929Albeniz, Leon ALB ner | Eskuragarri Maileguan eskatu | 1021766 |