Azala
Liburua Eskuragarri

Nañarriri begira [Interneteko baliabidea] / Rufino Iraola

Lanak kostatu gabe egiten dakienak a ze suertea daukan! Ni bat nator Urepelgo harrigarriarekin: "Gosta gabe deus ez". Saina beste ditxo itxaropentsu eta akuilariago bat erantsi behar zaio aurrekoari: Gustuko lekuan alodaparik ez. Eta jatekorik gozoena baino gustukoago nuen nik bertsoa. Horregatik, nekearen arrastorik gabe ibili nintzen bertsoaren pentzean, hitz neurtuaren larrean, txerria ezkurrean edo astoa pagotxetan baino areago. Ez dakit zergatik egiten duzuen barre? Zer du txarrik bi animalia horiekin konparatzeak? Ardiak eta otsoak behar al dute, beti, protagonismoa? Edo zakurrak eta katuak? Nire bertsoak ez dira ezeren alde eta inoren kontra. Izatekotan ere bertsoaren al de dira. Nire bertsoek euren burua dute xede eta jomuga. Ez dira ezeren bitarteko, ezta deusen salbatzeko ere. Gozatzeko dira. Edo azkura eragiteko. Minik ez, hori ez, inola ere!

Zerrenda:
Egile nagusia: Iraola, Rufino (1945-2019)
Argitaratua: Oiartzun : Sendoa, L.G. 2003
Bilduma: Auspoa Liburutegia (Sendoa) ; 283
Gaia:
Generoa / Forma: Poesia
Baliabide digitalak
Monografiak
Helduentzako Literatura
Loturak: Liburuaren bertsio digitala
Material-mota Kokapen-kodea Egoera Barra-kodea
Poesia (Helduentzat) P IRA nañ Eskuragarri  Maileguan eskatu 1021764