Azala
Liburua Eskuragarri

Hasi, Azpillaga / Mikel Aizpurua

Jon Azpillagak, Jon Mugartegirekin batera, 1950ean kantatu zuen plazan lehen aldiz. Liburu honek, 50 urte hauetan, bertsolaritza, bertsolariak, gizartea, politika, erlijioa... bertsoz bertso, jaialdiz jaialdi eta gaiez gai zenbat eta zertan aldatu diren azaltzen du. Lopategi lagun zuela, inon aurkitzen ez diren bertsoak aldatu ditugu liburura, garaia bizi zutenen oroigarri eta belaunaldi berrientzat erakusgarri. Bizkaiko txapelduna izandakoak ahozko jardun aberatsa bertso bihurtu du, patxadaz eta tenple handiz, entzuleak gogoan zuena bertsotan jartzen asmatu zuen, kalitatez eta ausardiaz. Azpillaga kontalaria, bertsotan bezain narratzailea eta deskribatzaile bikaina agertuko da, bere ahotik entzundakoa aldatu baitugu orriotara. Bertsolariek, libreko saioetarako, lagun estimagarritzat dute Jon, haria eramaten eta gaiak sortzen aparta baita. Bertsotan bezalaxe, bera izango dugu gidari liburuan zehar. Eman diezaiogun, bada, hitza, milaka bider entzundako esaldiaz: hasi, Azpillaga.

Zerrenda:
Egile nagusia: Aizpurua, Mikel
Argitaratua: Oiartzun : Sendoa, L.G. 2001
Bilduma: Auspoa Liburutegia (Sendoa) ; 272
Gaia:
Generoa / Forma: Poesia
Baliabide digitalak
Helduentzako Literatura
Biografiak
Loturak: Liburuaren bertsio digitala
Sinopsia:Jon Azpillagak, Jon Mugartegirekin batera, 1950ean kantatu zuen plazan lehen aldiz. Liburu honek, 50 urte hauetan, bertsolaritza, bertsolariak, gizartea, politika, erlijioa... bertsoz bertso, jaialdiz jaialdi eta gaiez gai zenbat eta zertan aldatu diren azaltzen du. Lopategi lagun zuela, inon aurkitzen ez diren bertsoak aldatu ditugu liburura, garaia bizi zutenen oroigarri eta belaunaldi berrientzat erakusgarri. Bizkaiko txapelduna izandakoak ahozko jardun aberatsa bertso bihurtu du, patxadaz eta tenple handiz, entzuleak gogoan zuena bertsotan jartzen asmatu zuen, kalitatez eta ausardiaz. Azpillaga kontalaria, bertsotan bezain narratzailea eta deskribatzaile bikaina agertuko da, bere ahotik entzundakoa aldatu baitugu orriotara. Bertsolariek, libreko saioetarako, lagun estimagarritzat dute Jon, haria eramaten eta gaiak sortzen aparta baita. Bertsotan bezalaxe, bera izango dugu gidari liburuan zehar. Eman diezaiogun, bada, hitza, milaka bider entzundako esaldiaz: hasi, Azpillaga.
Deskribapen fisikoa:450 or. : z.-b. argk. ; 20 cm
ISBN:84-95378-35-3